Edukira joan

Noaingo gudua

Koordenatuak: 42°45′29″N 1°39′14″W / 42.758°N 1.654°W / 42.758; -1.654
Wikipedia, Entziklopedia askea
Noaingo gudua
Nafarroako konkista
Lau Urteko Gerra
Gudua gogorarazteko oroigarria
Data1521eko ekainaren 30a
LekuaGetze
 EH
Koordenatuak42°45′29″N 1°39′14″W / 42.758°N 1.654°W / 42.758; -1.654
EmaitzaEspainiarren garaipena
Gudulariak
Espainiako Inperioa  Nafarroa
 Frantzia
Buruzagiak
Karlos I.a Espainiakoa
Iñigo Fernández de Velasco
Antonio Manrique de Lara
Henrike II.a Nafarroakoa
Frantzisko I.a Frantziakoa
André Foixkoa
Indarra
30.000 baino gehiago 8.000 eta 10.000 artean
Galerak
300 inguru 5.000 baino gehiago

Noaingo gudua 1521eko ekainaren 30ean egin zuten eta Espainiako Inperioak eginiko Nafarroako konkistaren gudu bakarra izan zen. Alde batetik, nafar armadak, frantsesen laguntza zuena[1][2], eta, bestetik, inperial armadak hartu zuten parte. Nafarrek galdu ondoren, Labrit leinuaren Erresuma berreskuratzeko aukerak bukatu ziren.

1512an Fernando Katolikoak Nafarroako Erresuma konkistatu ondoren, 1515ean Gaztelako koroaren barruan sartu zuen. Hirutan saiatu zuten Nafarroako erregeek Erresuma berreskuratzea. 1521ean, Henrike II.a Nafarroakoa Zangozarrak Karlos V.a enperadorearen aurka hasitako Gaztelako komuneroen gerra aprobetxatu zuen,[3] Karlos V.ak ezingo zuela aurka egin.

Horretarako iparraldetik bidali zuen André Foixkoak zuzendutako 12.000 oinezko, 800 lantza eta 29 artilleria-piezak osatutako armada[4]. Gainera, Iruñea, Lizarra, Tafalla eta Tuteran hasitako altxamenduaren laguntzaz, gaztelarrak bota zituzten Nafarroatik. Maiatzaren 18an, Esako Gudu txiki baina psikologikoa borrokatu zen, nafarren garaipenaz.

Behin Nafarroa berreskuratuta, Andre Foixkoa Logroñorako bidea hartu eta hiria setiatu zuen. Bitartean, Gaztelako Erresumak hiru armada prestatu zituen. Ekainaren 11n nafar-gaskoien erretreta hasi ekainaren 30ean Getzen aurpegia eman arte.

Guduaren bilakaera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Esan bezala, gudua Getzen kokatu zen, Noain eta Iruñea artean dagoen ordoki zabalean. Armada inperiala 30.000 lagun baino gehiagok osatua zen Gaztelako kondestablea zen Iñigo Fernández de Velascok eta Naiarako duke eta Nafarroako erregeordea zen Antonio Manrique de Larak zuzenduta.

Hona hemen Armada inperiala osatu zuten armada-gorputzek:

Askotan, Gaztelako komuneroen gerraren galtzaileak errekrutatuak izan ziren.

Nafar-gaskoien armadak askoz soldadu gutxiago zituen, agian 8.000 eta 10.000 artean, eta Asparrotseko jauna zen Andre Foixkoa zuen buruzagia. Nafarrek hasi baino lehen zenbait akats izan zituzten, adibidez bidean zeuden errefortzuak ez itxarotea (Iruñea eta ingurunetik 6.000 lagun eta Tafallatik beste 2.000).

Nafarrek aurrea hartu zuten, arratsaldean erasotuz (iturrien arabera 14:00 eta 17:30 artean), gaztelarrak ustekabean harrapatu eta hasieran zigor latza ezarriz. Nafar-gaskoien artilleriak gaztelarrak zeuden landak bipildu zituzten. Hala ere, Gaztelako Almirantearen zaldunek egoera aldatu zuten, Erreniega azkar zeharkatuz eta nafar-gaskoien hegala eta atzeguardia erasotuz. Gaztelako Erresumako oinezkoek, zaldunek hasitakoa bukatu zuten.

Gudua luzea eta odoltsua izan zen. Nafarrek amore eman zutenean, 5.000 erori baino gehiago izan zituzten eta Asparrotseko jauna zen André Foixkoa harrapatua izan zen (kronikak zioen bekokian mazo bateko kolpea hartuta, ia itsua, beaumontarren buruzagia zen Frantses Beaumontekoari ezpata errenditu ziola). Gero, Karlos I.ak askatu zuen, bahisaria ordaindu eta gero.

Porrota eta gero, ihes egitea lortu zutenak Mikel Xabierkoa (Frantzisko Xabierkoaren anaia), Arnault Agramondekoa, Cousseranseko gotzaina, Fadrike Nafarroakoa edo Remiro Goñi ziren. Bataila honen ondorioz, Gaztelako Erresumak behin betiko konkistatu zuen Nafarroako Erresuma eta gaztelarrek, oinaztarren laguntza zutenak, laster hartu zituzten beste gotorlekuak, ia erresistentzia aurkitu gabe.

Hala ere, iheslari batzuk Nafarroa Beherean berrantolatu zuten armada txikiago bat eta Baztan-Bidasoa ibarrak, Amaiurko gaztelua eta Hondarribia berreskuratu zituzten. Laster galdu zuten berreskuratutakoa.

Joxe Ulibarrenak 1996an ordokian dagoen muinoxkan oroigarria egin zuen batailan eroriak omentzeko. Hantxe, urtero ekainaren azkeneko igandean nafartzaleak biltzen dira, 2021ean uztail hasieran egin bazen ere, Vox espainiar alderdiak kontrako ekintza bat antolatu zuenean.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Wim Blockmans, "Emperor Charles V, 1500–1558" New York: Oxford University Press, 2002. ISBN 0-340-73110-9 ,51–52. orr.
  2. Francis Hackett, "Francis the First". Garden City, New York: Doubleday, Doran & Co., 1937, 226. orr.
  3. Boissonnade. Histoire de la réunion de la Navarre à la Castille, 543-545. orr.
  4. Gérard Folio, 26. orr

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]