Obelix
Obelix | |
---|---|
Asterix | |
Argitalpena | |
Lehen agerpena | Asterix galiarra (1959) |
Sortzailea | René Goscinny Albert Uderzo |
Ageri den obrak | |
Interpretatzailea | |
Datu biografikoak | |
Herrialdea | Galia |
Sexua | Gizonezkoa |
Espeziea | Gizaki |
Jarduera | sortzailea gudaria |
Familia | |
Aita | Q3348577 |
Etsaiak | Erromatarrak |
Obelix, Asterixen komikietan agertzen den fikziozko pertsonaia bat da. Ia beti, bere lagun Asterixekin doa. Idefix izeneko txakur txiki bat du.
Obelixek, gizakiz haraindiko indarra du, txikia zela, Panoramixek, herritarrei, erromatarrak kontrolpean izateko balio dien edabe magikoa prestatzeko erabiltzen zuen pertzean erori zelako. Edabearen eragina, edaten dutenengan iragankorra den arren, Obelixen kasuan, iraunkorra da. Berak, ezin du berriz edabe hori eran, alboko eraginak izugarriak izango baitirateke. Hain zuzen ere, euskaraz Obelixen galera izenburua duen abenturan (frantsesez: le mauvais coup d'Obelix), Obelixek edabe magiko pixka bat hartzen du eta horren ondorioz harri bihurtzen da.
Bere lana, bere berebiziko indarra dela eta, zutarri banatzailea da, eta, beraz, ohikoa da herrixkatik ibiltzen ikustea, zutarri horietako bat inongo arazorik gabe bizkarrean eramaten.
Bere esaldirik ospetsuena "Erotuta daude erromatar hauek" da (frantsesez: Ils sont fous ces romains).
Asterixen abenturetako bitan izan da protagonista nagusia: Lehen aipaturiko Obelixen galeran eta Obelix eta konpainian.
Zineman
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1997an, Astérix et Obélix contre César filmean, Obelixen papera, Gérard Depardieuk egin zuen, Asterixena, Christian Clavierrek egin zuen bitartean.
2005ean aipaturiko bi aktoreek, errepikatu egin zuten, Astérix et Obélix : Mission Cléopâtre izeneko filmean.