Edukira joan

Orbita-periodo

Wikipedia, Entziklopedia askea
A objektu txikiak B objektu handiagoaren inguruan orbitatzen du. Irudian orbita eliptikoa. Elipse horren puntu bat abiapuntutzat joko bagenu, A objektuak buelta osoa emango luke B inguruan denbora jakin batean. Denbora horri periodoa esaten zaio.

Orbita-periodoa objektu batek beste batekiko orbita oso bat egiteko behar duen denbora da. Ez bada beste argibiderik ematen, astronomian orbitatzat hartzen da orbita siderala, izarrekiko kalkulatzen dena.

Hala ere badira Eguzkiaren inguruan (edo zeruko beste objektu baten inguruan) orbitak deskribatzeko beste aukera batzuk:

  • Periodo siderala izarrekiko erlatiboa den orbita oso bat emateko behar den denbora da. Hau periodo orbitala da erreferentzia esparrua ez denean inertziala.
  • Periodo sinodikoa objektu batek beste bi objektuekiko posizio berdina izateko behar duen denbora da. Adibidez Ilargia Eguzkiarekiko erlatiboa Lurretik ikusita, argiztapen fase bera hartzen duenean. Periodo orbital sinodikoa periodo sideraletik ezberdintzen da Lurra Eguzkiaren inguruan orbita bat ere egiten duelako.
  • Periodo drakonikoa objektu batek bere igoera nodotik bi aldiz pasatzeko behar duen denbora tartea da. Orbitak hego hemisferiotik ipar hemisferiorako ekliptika gurutzatzen duenean kontatzen da. Periodo hau ezberdina da periodo sideralarekiko, ekliptikaren planoa aldatzen delako izar finkoekiko prezesioa duelako.
  • Periodo anomalistikoa periapsisetik bi aldiz igarotzeko behar den denbora tartea da. Planeten kasuan Eguzki Sisteman periapsisa perihelioa ren berdina da. Ez da periodo sideralaren berdina, elipsearen ardatzerdi handian objektua geldoago joaten baita.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]