Edukira joan

Orkestra Gorria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Orkestra Gorria edota Kapera Gorria (alemanez: Die Rote Kapelle) Bigarren Mundu Gerran zehar Naziek Okupatutako Europan eta Suitzan ezarritako nazien aurkako espioitza sare komunista bat izan zen. Espioi batzuk alemaniar komunistak edo ezkertiarrak izan arren, beste asko soilik nazien aurka zeuden hiritar arruntak ziren.

1939an SESBko Inteligentzia Zerbitzuko Leopold Trepper judu-poloniar espioiaren eskutik osatzen hasi zen. Sarearen helburu nagusia Herbehereak, Frantzia, Suitza eta Alemanian ahal bezainbeste informazio biltzea zen. Espioi erakunde honek hiru adar nagusi zituen: frantziar, belgikar eta herbeheretar sarea; Berlingo sarea; eta "Lucy" sarea, azken hau Suitzako eremu seguru eta neutralean jarduten zuen. Japoniar sarea ere egon zen.

Alemanek erakunde honetako kideei "piano-joleak" ezizenez deitzen zieten, beren mezuak telegrafoaren gailua eskuz sakatuz eta pianoak bailiran igortzen baitzituzten. Sareak nagusiki Sobietar Batasunari zerbitzua eman zion, baina Erresuma Batuko aliatuekin ere elkarbanatu zuen.

Bigarren Mundu Gerran zehar Berlingo sarearen garrantzia ezinbestekoa izan zen, Stalingradeko guduan alemaniarren estrategia ezeztatzea ahalbideratu baitzuen (Orkestra Gorriak Ekialdeko Frontean gudulekuko xehetasun estrategikoak bereganatu eta sobietarrei gorriz gutxienez Ardatzeko 250.000 soldaduen heriotza eragin zuen, eta alemaniarren V1 eta V2 suzirien ekoizpenari buruzko informazioa ere igorri zuen).

Jakitez, Alemaniak Sobietar Batasuna zein egun zehatzetan erasotuko zuen data ere jakin zuen, baina Stalini informazioa igortzean ez zuen sinistu nahi izan. Alemaniarrek 1941. urtearen amaiera aldera sarea nahigabean eta Belgikan topatu zuten, ondorengo ikerketak alemaniarrei Aliatuek zuten espioitza sare zabal eta sakonena zela adierazi zien.

Alemaniar kontrainteligentziak Orkestra Gorriaren hirurogeita hamalau irrati estazio topatzera iritsi ziren, gerora bostehun baino gehiago zirela ikusi zuten. Nagusienak, honakoak: Lieja, Gante, Brusela, Istanbul, Atenas, Belgrad, Genova, Viena, Erroma, Paris, Amsterdam, Berlin, Neuchâtel, Madril, Bartzelona, Anberes, Stockholm, Kopenhage, Trondheim, Lyon, Marseilla eta Lille. Parisen bakarrik hogeitamarren bat estazio zeuden.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]