Edukira joan

Orlando (Florida)

Koordenatuak: 28°32′01″N 81°23′12″W / 28.5336°N 81.3867°W / 28.5336; -81.3867
Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau Floridako hiriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Orlando (argipena)».
Orlando
Ameriketako Estatu Batuetako hiria
Administrazioa
Estatu burujabe Ameriketako Estatu Batuak
Estatua Florida
County of FloridaOrange konderria
AlkateaBuddy Dyer (en) Itzuli
Izen ofizialaCity of Orlando
Posta kodea32825
FIPS kodea12-53000
Geografia
Koordenatuak28°32′01″N 81°23′12″W / 28.5336°N 81.3867°W / 28.5336; -81.3867
Map
Azalera308,41 km²
Altuera34 m
MugakideakEatonville eta Winter Park
Demografia
Biztanleria307.573 (2020ko apirilaren 1a)
27.316 (2017)
Dentsitatea997 bizt/km²
Etxebizitzak113.238
Informazio gehigarria
Sorrera1875eko uztailaren 31 (juliotar egutegia)
Telefono aurrizkia321, 407
Ordu eremuaUTC−05:00
Hiri senidetuakCuritiba, Reykjanesbær, Guilin, Monterrey, Sena eta Marne, Tainan, Urayasu (en) Itzuli eta Valladolid
cityoforlando.net eta visitorlando.com

Orlando hiria Orange konderriaren egoitza da eta izen bereko gune metropoliarraren hiri zentrala da, baita Erdialdeko Florida bezala ezagutzen den eskualde buru ere, AEBetako hegoekialdean dagoen Florida estatuan. 2000ko Estatu Batuetako erroldaren arabera, hiriak urte horretan 185.951 biztanle zituen (biztanleria gune metropoliarrean 1.644.561ekoa zen). 2003an eginiko biztanleriaren errolda lokal batek emaitza bezala 199.336 biztanle eman zituen hirian eta 1,8 milioi gune metropoliarrean. Floridako seigarren hiririk handiena da eta kostalderik ez duen hiririk handiena. Gainera, estatuko hirugarren gune metropoliarraren buru da, Miami-Fort Lauderdale eta Tampa-San Petersburgoren ondoren.

Hiria nagusiki bere atrakzio turistikoengatik da ezaguna, batez ere Walt Disney World Resort ospetsuagatik. Beste atrakzio batzuen artean SeaWorld eta Universal Orlando Resort daude. Orlando hiriaren erdigunea, Downtown Orlando bezala ezagunagoa, etengabe berregituratu da, atrakzio turistiko nagusietatik urrun dagoen arren. Orlando Sentinelen egoitza da, estatuko egunkaririk handienetako bat, baita Orlando Magicena ere, NBAko saskibaloi talde profesionala dena.

Gaur egungo alkatea Buddy Dyer da.

Historialari batzuk Orlando izena 1836 inguruan datatzen dute, Orlando Reeves izeneko soldadu bat ustez inguru hartan hil zenean, Seminola indiar tribuaren aurkako gerran. Baina, dirudienez, aipaturiko Orlando Reevesek handik 48 kilometro iparraldera zegoen plantazio batean lan egiten zuen eta lehen biztanleek bere izena zuhaitz batean zizelkatua ikusi zuten, eta hilobi baten kokapena zela uste izan zuten. Guneari "Orlandoren hilobia" izena eman zioten, eta ondoren soilik "Orlando".

Denbora askoan Orlando landagune bat izan zen, non aktibitate ekonomiko nagusia abeltzaintza zen. XIX. mendearen azken laurdenean Floridako estatuan zitrikoen ekoizpenaren zati garrantzitsu bilakatu zen, 1895ean hotz bolada batek plantazio asko suntsitu zituen arte, bertako biztanle asko hegoalderago joan behar izatea eragin zuena.

Espainiar-amerikar gerran zehar, Orlando Floridako kostalderik gabeko probintziarik handiena bihurtu zen.

Orlandoko etxe orratzak gauez.

Bigarren Mundu Gerraren garaian, armadako soldadu kopuru bat gaur egun Orlandoko nazioarteko aireportuak hartzen duen gunean ezarri zen. Ofizial hauetako batzuk gelditu eta bertan bizitzen jarri ziren. 1956an, Martin Marietta (gaur egun Lockheed Martin) konpainia aeroespazial eta defentsakoak bertan ezarri zuen egoitza bat.

Orlandoren ekonomiako gertakaririk garrantzitsuena 1965ean gertatu zen, Walt Disneyk Walt Disney World Resorta eraikitzeko planak iragarri zituenean. Parke tematiko ospetsuak bere ateak 1971n ireki zituen, Orlandoko gune metropoliarrean hazkuntza ekonomiko eta demografiko bat abiaraziz, Orange, Seminole, Osceola eta Lake konderrietan zehar hedatzen dena. Ondorioz, turismoa bihurtu zen Orlandoren ekonomiaren ardatz nagusi.

2004an Charley, Frances eta Jeanne urakanek hiria jo zuten, kalte anitz eta uholdeak eraginez, hiriko turismoari kalte handiak eraginez.

Orlandok klima azpitropikala du, tenperatura izozte puntutik jaistea oso arraroa delarik. Ia ez du sekula elurrik egiten. Tenperaturarik altuena 38 °Ctakoa izan da (100 °F), 1998ko uztailak 3an izan zena azken aldiz. Tenperaturarik baxuena, aldiz, 10 °Ctakoa (19 °F), 2010eko urtarrilak 20an izan zena azken aldiz. Erregistratutako azken elurtea 2010eko urtarrilak 9an izan zen.

Bataz beste, urtero, 1198,1 mm3ko euria egiten du. Urtaro euritsuak ekainetik irailerarte irauten du sarri gertatzen diren ekaitzekin. Urtaro lehorrak, berriz, abendua eta maiatza bitartean irauten du, honen ondorioz noiz behinka basoetan suteak gertatzen direlarik.


    Datu klimatikoak (Orlando, 1981–2010)    
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 31 32 33 36 38 38 38 38 37 35 32 32 38
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 22 23 26 28 31 33 33 33 32 29 26 23 28
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 10 11 13 16 19 22 23 23 23 19 15 11 17
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -7 -3 -4 3 9 16 18 18 13 6 -2 -7 -7
Euria (mm) 60 60 96 65 88 193 185 181 154 84 55 66 1285.2
Euri egunak (≥ 0.01 in) 6.6 6.8 7.4 6.1 7.5 15.6 16.3 16.6 13.2 8.0 6.3 6.6 117
Iturria: http://www.nws.noaa.gov/climate/xmacis.php?wfo=mlb NOAA

Bertako errepide nagusia Interstate 4 da, Florida Turnspike zeharkatzen duena, hau aldi berean beste autopista garrantzitsu bat delarik. Biak Florida hegoaldetik abiatzen dira.

Easte-West Expressway (SR 408) delakoa 2005etik hobetua izaten ari da errail gehigarri eta hormigoizko harresiak eraikiz eta diseinu hobekuntzak eginez.

Hiriaren erdigunea 2011n.

Orlandoren ekonomiaren zati handi bat turismo industriarekin lotua dago. Orlandoko nazioarteko aireportua munduko aktiboenetako bat da. Konbentzioen industriak ere paper garrantzitsu bat du atrakzioen hurbiltasunaren ondorioz. Orange Konderriko Konbentziogunea Estatu Batuetako multzorik handienetako bat da.

Turismoaz gain badaude beste industria batzuk ere, eskulangintza lantegi ugarien presentziarekin. Lockheed Martinek aeronautika eta teknologia altuko ikerketetarako instalakuntza handi bat du Orlando NASAren Kennedy Espazio Guneagandik gertu egotearen ondorioz. Gune honetan bertan 1970eko hamarkadatik eta 1980ko hamarkadatik dauden hardware eta software konpainia asko ere badaude, IBM kasu. Korporazio handientzako bulego multzo handiak estatuarteko autopistaren korridorean zehar garatu dira, Orlando iparraldean, nagusiki Maitland, Lake Mary eta Heathrown.

Euren egoitza edo presentzia esanguratsu bat Orlandon duten konpainietako batzuk jarraian ikus daitekeen zerrendan agertzen direnak dira:

Orange konderriko biltzar aretoa.

Turismoa hiriko aktibitate ekonomikorik garrantzitsuenetako bat da. Turismoa Orlandoren inguruetan milioika dolarretan baloratua dago. Barneko zein nazioarteko turismoa 2004an 48 milioi bisitarikoa izan zen.

Orlandoko atrakzio turistiko gehienak parke tematikoen inguruan daude. Walt Disney World da atrakziorik nagusiena, Magic Kingdom, Disney Hollywood Studios, Epcot, Animal Kingdom atrakzio parkeez eta Blizzard Beach eta Typhoon Lagoon ur parkeek osatua. Universal Studiosen parkeak eta ur bizitzari dedikaturiko Sea World parkea ere aurki daitezke beste batzuen artean.

Unibertsitateak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hezkuntza aurreratuko beste instituzio batzuen artean, Orlandoren metropoliar gunea Floridako Unibertsitate Zentralaren egoitza da, Estatu Batuetako seigarren unibertsitaterik handiena.

Etxeorratzak eta beste eraikin batzuk

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Honako hauek dira Orlandon eta inguruetan topa daitezkeen osasun zentruetako batzuk:

Entretenimendua, telebista eta zinea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Magic Kingdom gaztelua.

Gune metropoliarreko udalerriak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ipar-mendebaldean

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ipar-ekialdean

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hego-ekialdean

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hego-mendebaldean

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiri senidetuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sena eta Marne, Urayasu eta Anaheim Disneyren parke tematikoen bidez lotuta daude Orlandorekin. Disneyland Resort Paris, Disneyland Resort eta Tokyo Disneyland hurrenez hurren.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]