Otalazt
Itxura
- Beste esanahi batzuen berri izateko, ikus: «Peio Jorajuria (argipena)»
Otalazt | |
---|---|
(2020) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Peio Jorajuria |
Jaiotza | Donibane Lohizune, 1979ko irailaren 14a (45 urte) |
Herrialdea | Lapurdi, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea eta aktibista |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Seaska Seaska Demokrazia Euskal Herriarentzat |
Izengoitia(k) | Otalazt |
Peio Jorajuria Otalazt (Donibane Lohizune, Lapurdi, 1979ko irailaren 14a) euskal idazlea da.
2019. urtean Seaskako lehendakari izendatu egin zuten.[1][2][3] Kargua bere gain hartu zuen, Paxkal Indori hartu zion lekukoa.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Peio Jorajuriak lehen obra 2012an plazaratu du, Otalazt izengoitiarekin: Jaun Martin eleberria.
2012ko Gazteluma saria eskuratu du.
Luzaz Ikas euskal pedagogia zerbitzuko zuzendariorde egon eta gero Maurice Ravel nazioarteko musika akademiako zuzendaritza hartu du.
Herria astekariko kazetaria izan da denbora luzean.[4]
2019ko irailean Seaskako lehendakari izendatu egin zuten.[5]
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Nobela
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Jaun Martin (2012, Elkar). 2012ko Gazteluma saria.
Hitzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Izate rock taldeko lehen bi disken hitzak idatzi zituen. Bakarrik Diska (2006, MusikHerria/Anorak Records) diskan, Odei Barroso eta Xabi Bizkai-ekin Gure Negu Hotzak (2010, Argi Lur) diskan..
Seaskako lehendakariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hauek izan dira Seaskako lehendakariak 1969an elkartea sortu zenetik:
- 1969-1979: Argitxu Noblia
- 1979-1980: Jean Pierre Seilliez
- 1980-1983: Jean Louis Maitia[6]
- 1983-1985: Mailux Zaldunbide
- 1985-1986: Jean Berria
- 1986-1987: Gexan Alfaro
- 1987-1992: Jean Louis Maitia
- 1992-1997: Philippe Goyetche
- 1997-1999: Marie josée Anetas
- 1999-2000: Itxaro Borda
- 2000-2003: Mixel Etxeberri
- 2003-2004: Filgi Claverie
- 2004-2008: Isabel Charritton
- 2008-2019: Paxkal Indo
- 2019: Peio Jorajuria
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ SL, Naiz.eus. (2019-06-29). «Peio Jorajuria Seaskako lehendakari berria izango da» naiz: (Noiz kontsultatua: 2019-07-01).
- ↑ «Peio Jorajuria izango da Seaskako presidente berria» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2019-07-01).
- ↑ Berria. «Indoren lekukoa hartu du Jorajuriak» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-07-01).
- ↑ Euskara batua eta Ipar Euskal Herria : 1964-2018. Euskaltzaindia 2019 ISBN 978-84-949787-6-0. PMC 1102636280. (Noiz kontsultatua: 2022-02-05).
- ↑ Erremundegi Beloki, Ekhi. ««Ez gaituzte besteak bezala tratatzen ahal»» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-10-29).
- ↑ Torre, Gorka; Petxarroman, Iñaki. (1998-08-27). «Jean Louis Maitia zendu da Kultur eragile bat galdu du Euskal Herriak Urteetan euskararen aldeko borrokalaria izan dena, 55 urtetan hil da ustez bihotzekoak jota.» Euskaldunon Egunkariaren hemeroteka. 1990-2003. (Berria.eus) (Noiz kontsultatua: 2019-11-01).