Ouessant
- Artikulu hau Bretainiako uharteari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Eusa (argipena)».
Ouessant | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Frantziako udalerria | |||||||||||
Administrazioa | |||||||||||
Estatu burujabe | Frantzia | ||||||||||
Frantziaren banaketa administratiboa | Metropolitar Frantzia | ||||||||||
Defense and Security zone of France | Western defense and security zone | ||||||||||
Eskualdea | Bretainia | ||||||||||
Departamendua | Finistère | ||||||||||
Barruti | Bresteko barrutia | ||||||||||
Kantonamendu | canton of Ouessant | ||||||||||
Alkatea | Denis Palluel (en) | ||||||||||
Izen ofiziala | Ouessant | ||||||||||
Posta kodea | 29242 | ||||||||||
Geografia | |||||||||||
Koordenatuak | 48°27′19″N 5°05′51″W / 48.4553°N 5.0975°W | ||||||||||
Azalera | 15,58 km² | ||||||||||
Altuera | 30 m, 0 m eta 61 m | ||||||||||
Demografia | |||||||||||
Biztanleria | 838 (2021eko urtarrilaren 1a) 6 (2020) | ||||||||||
| |||||||||||
Dentsitatea | 54 bizt/km² | ||||||||||
Informazio gehigarria | |||||||||||
Ordu eremua | UTC+01:00 eta UTC+02:00 | ||||||||||
ouessant.fr |
Ouessant uhartea (bretainieraz: Enez Eusa, frantsesez: Île d'Ouessant, ingelesez: Ushant) Bretainiako Finistere departamentua edo Bro Leon eskualde historikoaren parte da.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bretainiako kostaldetik 20 kilometro mendebalderantz dagoen uhartea eta eta hainbat uharte txikiagok inguratzen dute, Keller eta Kadoran uharteek besteak beste. Itsaso Zeltikoa eta Bizkaiko Golkoaren arteko mugan kokaturik dago.
8 kilometro luze eta 3 kilometro zabal dituen harkaitza da, guztira 15 km2-ko azalera duena.
Ouessant, Molène eta Sein uharteak Armorika Eskualdeko Parke Naturalaren barnean sartzen dira. Horretaz aparte 1988an UNESCOk Biosfera Erreserba izendatu zituen.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Itsasoari loturiko historia izan du uharteak eta jarduera ekonomiko nagusia arrantza izan da.
Bigarren Mundu Gerran alemaniar naziek radar bat instalatu zuten bertan eta aliatuek eraso egin eta suntsitu egin zuten.
1978ko urriaren 16an Amoco Cadiz petroliountziak istripua izan zuen eta eragindako marea beltzak hondamendi ekologiko handia eragin zuen.
Kultura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2007an Eskoziar liburu jaialdia ospatu zen uhartean eta ordutik aurrera harreman sendoak eratu dira eskoziarrekin, uharteak bere tartan diseinu berezia sortzerainokoak.
Fauna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Uhartearen isolamenduak hainbat animalia berezi sortarazi ditu. Aipagarriena Ouessanteko ardia da, buztan motzeko ardi mota bat, erromatarren garaian Europa guztian hedatua zegoena, baina gaur egun uharte isolatu bakanetan mantzentzen dena.
Erle ilun endemikoa ere badago. Pestizida eta parasitoekiko erresistentzia handia du eta Frantzia mendebaldean sartzeko ahleginetan dabiltza.
Administrazioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Agintealdia | Auzapeza | Alderdia |
---|---|---|
1790 - 1792 | Michel Bon | |
1792 | Auguste Bruno de la Salle | |
1849 - 1865 | Joseph-Marie Le Louet | |
1865 - 1866 | Louis-Marie Malgorn | |
1866 - 1878 | Adolphe Belain La Motte | |
1878 - 1884 | Jean-Louis Stéphan | |
1884 - 1914 | Jean-Marie Malgorn | |
1914 - 1919 | Hippolyte Malgorn | |
1919 - 1927 | Paul Cain | |
1927 - 1935 | Paul Stéphan | |
1935 - 1940 | Jean-Louis Le-Breton | |
1940 - 1944 | Jean-Marie Creac’h | |
1944 | Jean Masson | |
1944 - 1945 | Alphonse Jacob | |
1945 - 1951 | Jeanne Berthelé | |
1951 - 1965 | François Lucas | |
1965 - 1983 | Marcel Ticos | |
1983 - 1989 | Paul Vaillant | |
1989 - 1995 | Michelle Malgorn | |
1995 - | Denis Palluel | Frantziako Alderdi Sozialista |
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Lampaul
-
Seinale elebiduna
-
Landa
-
Jument itsasargia
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Ouessanteko Udal webgunea (Frantsesez)
- Ousssanteko Turismo Bulegoaren webgunea (Frantsesez) (Ingelesez)