Edukira joan

Paleoarkearra

Wikipedia, Entziklopedia askea
Estromatolitoak, Pilbara kratoia, Mendebaldeko Australia

Paleoarkearra duela 3600 milioi urte hasi eta duela 3200 milioi urte amaitu zen garai geologiko bat da. Arkear eoiaren bigarren garaia izan zen. Bere aurreko garaia Eoarkearra izan zen, eta ondorengoa Mesoarkearra. 400 milioi urte iraun zuen. Garai hau kronometrikoki zehazten da, eta ez dato garai honetako harkaitz estraturik. Ezagugarriak diren izaki bizidunik antzinakoenak (Mendebaldeko Australian aurkitutako duela 3.460 milioi urteko ondo kontserbatutako bakterioen mikrofosilak) garai honetakoak dira. Estromatolitoak duela 3.500 milioi urte eratzen hasi ziren, baina es da ziurra antzinakoenen jatorria bakterioetan egotea.

Garai honetan bakterioak fotosintesia egiten hasten dira, hasieran anoxigenikoa zena, ondorioz, oxigenorik askatzen ez zutelarik. Gaur egun, sufrearen bakterio berdeek, sufrearen bakterio purpurek eta bakterio gorrindolek egiten dute fotosintesi mota hau. Duela 2.800 milioi urte hasi zen Neoarkear garaian agertu ziren fotosintesi oxigenikoa egiteko gai izan ziren lehen bizidunak, zianobakterioal kasu, hala oxigenoa askatzen hasiz.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]