Patena
Itxura
Patena (latinez patina edo patena) eukaristia egiten den unean ostia jartzen den metal preziatuzko platera da. Garaiaren arabera patenen forma ezberdina da.
- Zaharrenek plater handien itxura dute eta sakonera txikia. Apaingarrienak harlanduzko harribitxiak dituzte ertzetan.
- Garai erromanikokoek eta gotikokoek maiz barnealdean erliebeak dituzte, hots, Kristo irudikatzen dutenak edo esku bat gurutze bat bedeinkatzeko jarreran. Aro gotikoan txikiagoak eta apalagoak ziren.
- Plateresko garaian apaingarriak desagertu eta plaka ia lauen forma hartu zuten.