Paulo Orosio
Paulo Orosio | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Braga, c. 383 |
Herrialdea | Antzinako Erroma |
Heriotza | c. 420 (32/33 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | latina |
Jarduerak | |
Jarduerak | historialaria, idazlea, teologoa eta apaiz katolikoa |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa |
Paulo Orosio (latinez: Paulus Orosius; Braga, c. 383 - c. 420) historialari, teologo eta apologista kristaua izan zen.
Apaiz egin eta 414an Hiponara joan zen; han Agustin santuaren jarraitzaile izan zen eta liburu bat idatzi zuen priszilianismoaren aurka: Conmonitorium ad Augustinum de errore Priscillianistarum et Origenistarum. 415ean Agustin santuak Palestinara bidali zuen pelagianismoari aurre egin ziezaion; heretikotzat salatu zuen Pelagiok, eta pelagianismoaren aurkako liburu bat idatzi zuen: Liber apologeticus contra Pelagianos. 416ean Hiponara itzuli zen, eta Agustin santuak kristautasunaren aldeko historia-liburu bat idatz zezala agindu zion; hala idatzi zuen bere idazlanik garrantzitsuena, Historiarum libri VII adversus paganos. Liburu horrek ospe handia izan zuen Erdi Aroan eta hizkuntza askotara itzuli zen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Paulo Orosio |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.