Pedro Pascal
Pedro Pascal | |
---|---|
(2017) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Santiago, 1975eko apirilaren 2a (49 urte) |
Herrialdea | Txile Ameriketako Estatu Batuak |
Bizilekua | New York |
Familia | |
Aita | José Balmaceda |
Ama | Verónica Pascal |
Haurrideak | |
Leinua | Balmaceda family (en) Allende familia |
Hezkuntza | |
Heziketa | Orange County School of the Arts (en) New Yorkeko Unibertsitatea 1997) : antzezpen New Yorkeko Unibertsitateko Tisch Arte-Eskola |
Hizkuntzak | ingelesa gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea, antzerki aktorea, telebista-aktorea eta zinema aktorea |
Jasotako sariak | |
Kidetza | LAByrinth Theater Company (en) |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | agnostizismoa |
| |
José Pedro Balmaceda Pascal ( Santiago, Txile, 1975eko apirilaren 2a ), Pedro Pascal izenaz ezaguna, Txilen jaiotako aktorea da, Ameriketako Estatu Batuetan hezia eta profesional bihurtua. Ezaguna da Game of Thrones telesailean Oberyn Martell printzea interpretatzeagatik, Javier Peña Netflix-eko Narcos telesailean eta geroago, Disney +-eko The Mandalorian-en non protagonista nagusia interpretatzen baitu, nagusiki aurpegia estalita izan arren.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Pedro Pascal Santiagon (Txile ) jaio zen. Ama haurren psikologoa du, eta aita, José Balmaceda, ugalkortasuneko medikua. Euskal Herrian jaiotako aitona bat dauka[1]. Augusto Pinocheten diktadura militarra hasi zenean, oposizioko pertsona batzuei lagundu zieten gurasoek, eta Pedro jaio eta gutxira, familiak babesa hartu zuen Santiagoko Venezuelako enbaxadan, eta ondoren erbestera joan ziren, Danimarkara lehenbizi eta ondoren Estatu Batuetara[2].
Pascal San Antonio ( Texas) eta Orange konderrian ( Kalifornia ) hazi zen eta 1993tik New Yorken bizi da.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) Palma, Redacción. (2017-09-21). «El pasado mallorquín del agente Peña de Narcos» Diario de Mallorca (Noiz kontsultatua: 2020-12-26).
- ↑ Warner, Kara. «Pedro Pascal on Political Asylum to Stardom in 'Game of Thrones'» TIME.com (Noiz kontsultatua: 2020-12-26).