Perviy Kanal
Perviy Kanal[1] (errusieraz: Первый канал, translit.: Pervy Kanal; euskaraz: «lehen katea») Errusiako telebista publikoaren erakundea da.
1995eko apirilaren 1ean hasi zen emititzen, eta desagertutako Sobietar Telebista Zentralaren lehen kanala ordezkatzeko asmoz. Errusiako Telebista Publiko berria (ORT, errusieraz) sozietate anonimo gisa sortu zen, Errusiako gobernua akziodun nagusia izanda, baina gainerako kapitala enpresa pribatuen eskuetan izan daiteke. Bere programazioa orotarikoa da eta publizitate-merkatuan talde pribatu handiekin lehiatzen da.
Piervy Kanal independentea da irrati-difusio publikoko beste enpresa errusiar batzuekiko, hala nola Errusia osoko telebista-konpainia eta irrati-emisore estatala (VGTRK).
Gaur egun, zazpi kanal tematiko ditu (bat VGTRKrekin lankidetzan). Nazioarteko bertsioak ere baditu.
Bere egoitza Moskuko Ostankino dorrean dago eta bere seinalea lurralde osoaren % 98,8ra iristen da. Errusiako Federazioaren audientzia handiena duen Errusiako telebista-katea da, eta bertsio propioak ditu Sobietar Batasun zaharreko beste herrialde batzuetan. 1993ko urtarrilaren 1etik 2022ko otsailaren 26ra Europako Irrati-Telebista Batasuneko kidea izan zen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Webgune Ofiziala (Errusieraz)
Artikulu hau telebistari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |