Edukira joan

Philip Sclater

Wikipedia, Entziklopedia askea
Philip Sclater

Bizitza
JaiotzaWootton St Lawrence (en) Itzuli1829ko azaroaren 4a
Herrialdea Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua
BizilekuaIngalaterra
HeriotzaOdiham (en) Itzuli1913ko ekainaren 27a (83 urte)
Familia
AitaWilliam Lutley Sclater
AmaAnna Maria Bowyer
Ezkontidea(k)Jane Anne Eliza Sclater (en) Itzuli  (1862ko urriaren 16a -  1913ko ekainaren 27a)
Seme-alabak
Haurrideak
Hezkuntza
HeziketaChrist Church (en) Itzuli
Twyford School (en) Itzuli
(1838 - 1842)
Winchester College (en) Itzuli
(1842ko iraila - 1846)
Corpus Christi College (en) Itzuli
(1846 - 1849) Artean graduatu : matematika
Corpus Christi College (en) Itzuli
(1849 - 1851) Arte-masterra
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakbiologoa, ornitologoa, zoologoa, abokatua eta barristerra
Jasotako sariak
KidetzaRoyal Society
Londresko Linneoren Elkartea
Royal Geographical Society
Londresko Zoologia Elkartea
Alemaniako Natur Zientzien Leopoldina Akademia
Oxford Union (en) Itzuli
Accademia delle Scienze di Torino

Find a Grave: 101926407 Edit the value on Wikidata

Philip Lutley Sclater (Wooton St Lawrence, Ingalaterra, 1829ko azaroaren 4aOldham, Ingalaterra, 1913ko ekainaren 27a) abokatua eta ornitologian espezializatutako zoologoa izan zen. Munduko eremu zoogeografiko nagusiak identifikatu zituen.

Txikitatik izan zuen txoriekiko interesa, eta ornitologia zientifikoa ikasi zuen Oxfordeko Unibertsitatean. 1851tik aurrera zuzenbidea ere ikasi zuen. 1856an Iparramerikara bidaiatu zuen eta Superior aintzira bisitatu eta kanoan Saint-Croix ibaia nabigatu zuen. Ingalaterrara itzulita, zazpi urte eman zituen abokatu, eta Londresko Zoologia Elkarteko bileretan parte hartu zuen.

1858an idatzi bat argitaratu zuen sei eskualde zoologiko ezarriz. Banaketa horiek indarrean jarraitzen dute gaur egun. 1875ean, Zientzien Aurrerapenerako Britainiar Elkartearen biologia saileko presidente hautatu zuten. Ornitologo Britainiarren Batasunaren Ibis aldizkariaren sortzailea izan zen. 1860tik 1902ra Londresko Zoologia Elkarteko idazkaria izan zen.

1901ean deskribatu zuen lehen aldiz okapia, bizirik inoiz ikusi ez bazuen ere. 9.000 hegazti espezieren bilduma eman zion Britainiar Museoari.

Lan hautatuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Denak ingelesez idatzi zituen:

  • «On the General Geographical Distribution of the Members of the Class Aves». Journal of the Proceedings of the Linnean Society of London. Zoology. 2 (7): 130–136. 1858.
  • Catalogue of a collection of American birds. N. Trubner and Co. 1862.
  • List of the vertebrated animals now or lately living in the gardens of the Zoological Society of London. Printed for the Society; etc., etc. 1862. 7th edition. Printed for the Society. 1879.
  • Report on the birds collected during the voyage of H. M. S. Challenger in the years 1873–1876. ;pt. 8. Printed for H.M.S.O. and sold by Longmans. 1880.
  • Monograph on the jacamars and puff-birds. 1882.
  • Argentine ornithology. A descriptive catalogue of the birds of the Argentine Republic. R. H. Porter. (2 vols. 1888–1889)
  • The geographical distribution of birds; an address delivered before the Second International Ornithological Congress at Budapest, May 1891. 1891.
  • Oldfield Thomasekin batera: The book of antelopes. (4 vols. 1894–1900); volume 4. 1894.
  • William Lutley Sclaterrekin batera: Geography of mammals. K. Paul, Trench, Trübner & co. 1899.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]