Pieter Sjoerds Gerbrandy
Pieter Sjoerds Gerbrandy, Pieters Gerbrandij jaioa (Goënga, 1885eko apirilaren 13a - Haga, 1961eko irailaren 7a) herbeheretar politikaria izan zen. Herbehereetako lehen ministroa izan zen 1940tik 1945era.
Frisiar jatorrikoa, zuzenbidea ikasi zuen Amsterdamgo Unibertsitate Librean eta abokatu eta fiskal lanak egin zituen. Iraultzaren Aurkako Alderdiko kide izan zen, eta 1939an Justizia ministro izendatu zuten, bere alderdiaren nahien aurka. 1940an Gilemina I.a Herbehereetakoa erreginak erbesteko gobernuko lehen ministro izendatu zuen, baita Justizia eta Kolonia Gaietarako ministro ere. 1945eko ekainean dimititu zuen, herrialdea erabat askatu ondoren. Indonesiaren independentziaren aurka agertu zen eta Hegoaldeko Moluketako Errepublikaren sorrera babestu zuen. 1959an parlamentua utzi zuen.