Pilar Zabala
Pilar Zabala | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Deba, 1926ko uztailaren 23a |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Heriotza | 1945eko abuztuaren 16a (19 urte) |
Familia | |
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | pilotaria |
Izengoitia(k) | Iciar II |
Pilar Zabala Aizpurua (Deba, 1926ko uztailaren 23a – 1945ko abuztuaren 16a) erraketista profesionala izan zen. Iciar II izengoitiaz kantxaratu zen. Aurrelari postuan jokatu zuen 3 urtez, 1942tik 1945era Bartzelonan.[1]
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erraketistak mundu guztian zehar maila profesionalean pilotan aritu ziren emakumeak izan ziren, 1917 eta 1980 artean. Emakume horien artean aurkitzen da Pilar Zabala.
Pilar, bere ahizpa Marcelina bezala, erraketista profesionala izan zen. 3 urtez jardun zuen jokatzen Bartzelonako Principal Palace frontoian..
Zabala ahizpez gain, beste hainbat erraketista sortu ziren Deban, hala nola: Nieves Cabanillas "Deva", María Teresa Egaña Urquiri "Maite", Mercedes Zubikaray Subinas "Mercedes" / "Merche" eta Josefa Egaña Urquiri "Pepita ".
2017ko abenduan "Raketistak lehen eta orain" erakusketa antolatu zuen Debako Udalak herriko erraketistak bistaratzeko eta haien ibilbidearen berri emateko asmoz.[2]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Pilar Zabala Aizpurua Iciar II | Raketistak» datubasea.raketistak.eus (Noiz kontsultatua: 2023-01-04).
- ↑ «Erakusketa: Raketistak» www.deba.eus (Noiz kontsultatua: 2023-01-04).