Pitao Cocijo
Pitao Cocijo zapoteken artean euriaren jainkoa izan zen kolonaurreko garaian. Bere baliokide batzuk Tlaloc teotihuacandarren eta nahuatlen artean, Chaac maien artean eta Dzahui mixteken artean dira. Pitao Cocijoren irudikapenak Monte Alban II fasetik aurrera agertzen dira, zapoteka kulturaren sendotze fasean, jada olmeken eraginetik aske Oaxacako Erdialdeko Haranetan. Bere gurtza Xoo fasean ospetsu egin zen (500-800) garai honetan bere irudikapenak oso ugariak bihurtzen direlarik hil kutxa zapoteka ezagunen artean. Pitao Cocijoren gurtza zapotekak kristautzeko prozesurarte iraun zuen.
Pitao Cocijoren ezaugarririk nabarmenduenetako bat bere irudikapenek zapotekek urarentzat erabiltzen zuten glifoari buruzko aipamenak dituztela da. Batzuetan eskuetan pitxer bat duela agertzen da. Batzuetan begiak inguratzen dizkion mozorro bat darama, letaginekin eta bitan zatitutako mihiarekin, Tlalocen irudikapenen antzera.
Oaxacako Lambityeco arkeologia gunean Cocijoren soingainek pitxer bat daramate, esku batean ura isuriz eta bestean tximistak.
Garai klasikoan, jaguarra, neurri batean behintzat, Cocijo jainkoarekin lotzen zen.