Plus Loin Music
Plus Loin Music | |
---|---|
Datuak | |
Mota | diskoetxea eta erakundea |
Jarduera sektorea | enregistrement sonore et édition musicale (mul) |
Herrialdea | Frantzia |
Agintea | |
Egoitza nagusi | |
Legezko forma | limited liability company (with no further details) (en) |
Historia | |
Sorrera | 2007 |
Desagerpena | 2013 |
webgune ofiziala |
Plus Loin Music 2007an jazz musikaz espezializatutako frantziar diskoetxe independentea izan zen. Haren katalogoan genero horren eta beste batzuen artista frantziar gazte garrantzitsuak biltzen ziren. Zigilua 2013an desagertu zen.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Plus Loin Music zigilua 2007ko irailean Rennes hirian sortu zen. Sortzailea Yann Martin izan zen. Martin Nocturne zigiluaren sortzaile bat izana zen eta haren katalogotik grabazio asko berreskuratu zuen, eskubideak eskuratuz, Nocturne itxi baino lehen, 2009an. Katalogoak batez ere artista gazteak bilatzen zituen. 2010ean Rennesen Plus Loin Music zigiluak Jazz à l'Étage jaialdia bultzatu zuen. Plus Loin Booking sortu zuen, bestetik, katalogoaren artisteentzako kontzertu agentzia izateko helburuarekin; agentzia hori Tim Weigeil-ek zeraman. 2008tik, Plus Loin katalogoa Harmonia Mundik banatu zuen. 2012an, Abeille Musiquerekin bat egin zuen. Zigilu independente hau 2013. urte hasieran desagertu zen.
Artistak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Plus Loin Musicen katalogoan artista hauek aurki daitezke:
- Andy Bey
- Anne Ducros
- Antoine Hervé
- Nano
- Avishaï Cohen
- Barry Harris
- Christian Escoudé
- Christophe Dal Sasso
- David El Malek
- Dee Alexander
- Eddie Gómez
- Emmanuel Bex
- Moutin Réunion Quartet
- François Thuillier
- Julien Duthu
- Kellylee Evans
- Laurent de Wilde
- Leïla Olivesi
- Manuel Rocheman
- Michel Benita
- Mina Agossi
- Médéric Collignon
- Olivier Hutman
- Patrick Artero
- Peter Delano
- Pierre de Bethmann
- Pierrick Pédron
- Riccardo Del Fra
- Sophie Alour
- Stefano Di Battista
- Thomas Savy
- Tigran Hamasyan
- Élisabeth Kontomanou
- Éric Le Lann