Podemos-Ahal Dugu Euskadi
Podemos-Ahal Dugu Euskadi | |
---|---|
Datuak | |
Mota | alderdi politikoa |
Herrialdea | Euskal Herria |
Ideologia | Ezker politikoa |
Kokapen politikoa | ezker politiko |
Jarduera | |
Kidetza | Ahal Dugu |
Honen parte | Hauteskunde-koalizioak: Unidas Podemos Elkarrekin Podemos Sumar |
Aulki-kopurua | Hauteskunde-koalizioak: Unidas Podemos Elkarrekin Podemos Sumar |
Eusko Legebiltzarrean 6 / 75 | |
Agintea | |
Idazkari orokorra | Richar Vaquero |
Egoitza nagusi |
|
Historia | |
Sorrera | 2014 |
Sortzailea | |
webgune ofiziala |
Podemos-Ahal Dugu Euskadi Ahal Duguk EAEn duen lurralde-antolaketa da.
Diputatuen Kongresuan, Eusko Legebiltzarrean, Euskal Autonomia Erkidegoko Batzar Nagusietan eta Euskal Autonomia Erkidegoko hainbat udalerritan du presentzia, EAEko hiru hiriburuetan barne.
Podemos-Ahal Dugu Nafarroa alderdiarekin batera, Ahal Duguko Hego Euskal Herriko antolaketa osatzen dute.
Antolakuntza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ahal Duguren Estatuko hirugarren Herritarren Batzarrean (Vistalegre III ere esaten zaio) 2020.1 urtean onartutako dokumentuetatik sortu zen alderdiaren antolaketa. Honako hauek osatzen dute:
- Herritarren Biltzar Autonomikoa.
- Herritarren Kontseilu Autonomikoa.
- Autonomien arteko koordinazioa.
- Autonomia Erkidegoko Koordinazio Kontseilua.
- Berme Demokratiko Autonomikoen Batzordea.
Gainera, zirkuluen ordezkagarritasuna (alderdiaren militantziaren oinarria) zirkulu-kontseiluaren, zirkulu-sarearen edo Herritarren Kontseilu Autonomikoan duten presentziaren bidez ematen da.
Idazkaritza orokorra
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Roberto Uriarte izan zen Podemos-Ahal Dugu Euskadiren lehen idazkari nagusia (2015-2016). Ondoren, Nagua Albak hartu zuen lekukoa (2016-2017). 2017an, Lander Martinezek hartu zuen Podemos-Ahal Dugu Euskadiren idazkaritza nagusia.
2020an, Pilar Garrido Podemos-Ahal Dugu Euskadiko idazkari nagusi bihurtu zen, Lander Martinezen lekua hartuz. Martinezek, Iñigo Errejónen eta "errejonista" deritzon sektorearen (Mas Pais-en sorrera ekarri zuena) ondoan,[1] dimisioa eman zuen alderdiaren primarioak galtzean, Rosa Martínez bere taldeko hautagaiarekin batera, galdu baitzituen,[2] Miren Gorrotxategi eta Pilar Garrido buru zituen "pablista" deritzon sektorearen aurrean.[3] Azkenik, Rosa Martinezek baja eman zuen partiduan[4] eta Lander Martinezek Movimiento Sumar alderdi politikoan amaitu zuen, Yolanda Diazen eta Iñigo Errejónen nukleo gogorreko partaide izaten.[1]
Podemos-Ahal Dugu Euskadiko idazkari nagusiak:
- Roberto Uriarte (2015-2016)
- Nagua Alba (2016-2017)
- Lander Martinez (2017-2020)
- Pilar Garrido (2020-2024)
- Richar Vaquero (2024-2028)
Barne antolakuntza eta kargu organikoak (2024-2028)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Koordinatzailea: Richar Vaquero
Euskadiko Herritar Kontseilua (24 kide): Leticia Jiménez Loza, Maite Gartzia, Inés Unzaga, Luis Miguel Lapeña Moreno, Joseba Andoni Fernández Rodríguez, Oihane Mestraitua Larraondo, Thania Pazos Gonzalo, Gustavo Angulo García, Sabina Méndez, Fontxo Arroyo, Jesús (Iosu) Hernández Bravo, Ana Viñals, Xabier Marrero Mugica, Mariví Eizaguirre, Sara Óses Fernández, Javier Busselo Ortega, Josetxo Arrieta Arrieta, María Valiente González, Mario Romero Carames, Leyre Montañés Augusto, Jesús Folgoso Lozano, Eva Abuin Bideburu, Soraya Pereira, María Eugenia (Eukene) López Muñoz.
Berme Demokratikoen Batzordea (9 kide): Patricia Insua Cerretani, Iñaki Gómez Murguialday, Pablo Fernández Mezo, Epifanía Sánchez García, Raquel Rodríguez López, Goikoa Maestro Ortiz de Murua, Itxaso Irastorza Terrón, Sergio Martínez Alonso, Alberto Diez Sainz.
Hauteskunde-koalizioak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Podemos-Ahal Dugu Euskadi hauteskunde-koalizio hauetako kide da (beste alderdi batzuekin bat egitea hauteskundeei begira):
- Unidas Podemos - 2019ko Espainiako hauteskunde orokorretarako koalizioa (apirila eta azaroa).
- Elkarrekin Podemos - 2020ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetarako koalizioa.
- Sumar - 2023ko Espainiako hauteskunde orokorretarako hauteskunde koalizioa.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b (Gaztelaniaz) «El exlíder vasco de Podemos y 'errejonista' Lander Martínez registró Sumar ante la Junta Electoral» Servimedia 2023-06-09 (Noiz kontsultatua: 2023-09-02).
- ↑ (Gaztelaniaz) Alonso, José Mari. (2020-02-27). «Otra dimisión en Euskadi: El jefe de Podemos cae tras la derrota de su candidata electoral» elconfidencial.com (Noiz kontsultatua: 2023-09-02).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Lander Martínez presenta su dimisión como secretario general de Podemos Euskadi» EITB 2020-02-27 (Noiz kontsultatua: 2023-09-02).
- ↑ (Gaztelaniaz) Egaña, A. González. (2020-03-09). «Rosa Martínez abandona Podemos Euskadi tras perder las primarias para candidata a lehendakari» El Diario Vasco (Noiz kontsultatua: 2023-09-02).