Edukira joan

Agustin Zarrantz

Wikipedia, Entziklopedia askea
Polikarpo Iraizoz» orritik birbideratua)
Agustin Zarrantz
Bizitza
JaiotzaIraizotz1897ko urtarrilaren 31
Herrialdea Nafarroa Garaia
HeriotzaLekaroz1980ko apirilaren 5a (83 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
Jarduerak
Jarduerakidazlea, itzultzailea eta apaiza
Izengoitia(k)Polikarpo Iraizozkoa

Literaturaren Zubitegia: 469

Agustin Zarrantz Bermejo, (Iraizotz, Nafarroa Garaia, 1897ko urtarrilaren 31Lekaroz, Nafarroa Garaia, 1980ko apirilaren 5a), erlijio izena Aita Polikarpo Iraizozkoa, Policarpo de Iraizoz eta Irisarri ezizenez sinatzen zuen euskal idazlea, itzultzailea eta apaiza izan zen.

Kaputxinoa izan zen. Altsasun, Zangozan, Hondarribian eta Iruñean egin zituen eliz ikasketak. Iruñean bertan egin zen apaiz, 1921ean. Ondoren, Zurichen (Suitza) egin zituen filologia erromanikoko ikasketak. 1950-1972 urte bitartean ordenako idazkari burua izan zen Erroman. Erromatik itzultzean Lekarozen eman zituen bere bizitzako azken urteak

1930etik aurrera euskaltzain urgazlea izan zen eta 1968an euskaltzain oso izendatu zuten. Zeruko Argia, Irugarrengo Prantziskotarra, Euzko Gogoa, Euskera, Yakintza eta Olerti aldizkarietan argitaratu zituen lan aipagarrienak.

Obra nagusiak hauek izan ziren:

  • Urte guziko igande ta jai-egunetako Ebangelioak (1933)
  • Yesu Kristo gure Yaunaren bizia (1934)
  • Lapurren menpean (1935, Aita Soloetaren Mi Cautiverio bajo el Dragón Rojo liburuaren itzulpena)
  • Gurutze bidea; Arimaren zuzenbidea (1952)
  • Daviden Eresiak, Urteko Igandeetako Omiliak (1954), Los ideales de San Francisco de Asís (1926, Felderen liburua alemanetik itzulia)
  • Jesús de Nazaret (1949)
  • El Caballero de Cristo Francisco de Asís (1949, Felderena)
  • Crítica de Asia sobre el cristianismo del Occidente (1950, Thomas Ohmena).
  • Hitz neurtuzko lanak (1997, Nafarroako Gobernua)
  • Hitz lauzko lanak. I. (1927-1949) (1999, Nafarroako Gobernua)
  • Hitz lauzko lanak. II. (2000, Nafarroako Gobernua)

Iraizozek egin zuen hamalaudun andana bat Egan aldizkarian argitaratu zena.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]