Portaeraren zientziak
Portaeraren zientziak arreta jokabidean jartzen duten diziplinen multzo bat da. Beste pertsonen jarrerek, portaerek eta beharrek eragiten dioten neurria aztertzen dute. Portaera zientzien artean diziplina hauek sartzen dira: antropologia, pedagogia, zientzia politikoak, psikiatria, psikologia, kriminologia eta soziologia.
Talde hau zabalago den beste baten barruan kokatzen da: gizarte-zientziak. Hauek gizartearen jatorria estudiatzen dute, bere funtzionamendua eta erakundeak. Gainera, kategoria zabalago honek portaera zientziak eta beste batzuk hartzen ditu besteak beste zuzenbidea, ekonomia, historia eta geografia.[1]
Aplikazioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Portaeraren zientziak diagnostikatzeko aplikatzen dira eta giza jokabidea asmatzeko, adibidez, zundaketetan eta inkestetan (politikoak, merkatu-azterketak, galde sortak eta jarrerako probak), eta helburu psikologikoekin, gaitasun-probak estudiatzen eta egiten, baita trebetasun-, ahalmen-, eta nortasun-probak.
Sailkapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Portaera-zientziek bi kategoria zabal hartzen dute barnean: neurologikoa (erabakiaren zientziak) eta soziala (zientifikoa).
Erabakiaren zientziek erabakiaren prozesuari buruzko diziplinak lantzen dituzte baita organismo batek gizarte-ingurune batean irauteko erabiltzen dituen mekanismo indibidualak ere. Horien artean antropologia sartzen dute, psikologia, zientzia kognitiboa, erakundetze-teoria, psicobiologia eta neurozientzia soziala.
Bestalde komunikazio-zientziek komunikazioaren estrategiak estudiatzen dituzten eremuak tratatzen dituzte, eta erakundeen arteko dinamikak ingurune batean. Horien artean antropologiako arlo batzuk, portaera antolatzailea, antolatzeari buruzko ikerketak, soziologia eta sare sozialak.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ .