Edukira joan

Prostatako hiperplasia onbera

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ohar medikoa
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Prostatako hiperplasia onbera
Deskribapena
Motaprostatako gaixotasuna, prostate neoplasm (en) Itzuli, enlarged prostate (en) Itzuli
eritasuna
Espezialitateaurologia
Tratamendua
Erabil daitezkeen botikakfinasteride (en) Itzuli, tamsulosin (en) Itzuli, prazosin (en) Itzuli, terazosin (en) Itzuli, leuprolide (en) Itzuli, doxazosin (en) Itzuli, dutasteride (en) Itzuli, tadalafil (en) Itzuli, alfuzosin (en) Itzuli, alfuzosin (en) Itzuli, tadalafil (en) Itzuli, finasteride (en) Itzuli, doxazosin (en) Itzuli eta indoramin (en) Itzuli
Identifikatzaileak
GNS-9-MK600, 600.0 eta 600.20
GNS-10N40
GNS-9600
OMIM600082
DiseasesDB10797
MedlinePlus000381
eMedicine000381
MeSHD011470
Disease Ontology IDDOID:11132

Prostatako hiperplasia onbera edo prostataren handitzea minbizizkoa ez den prostataren tamainaren handitzea da. Gaixotasun horren sintoma nagusiak pixa egiteko gogoaren maiztasun handia, pixa egiten hasteko arazoak, gernuaren irteera motela, gernu erretentzioa edota gernu jarioa izan daitezke. Ondorioak nagusiak, bestalde, gernu infekzioa, litiasia edota giltzurruneko gutxiegitasuna izan daitezke.[1]

Prostata gernu maskuriaren azpian eta ondestearen aurrean kokatzen den guruin bat da. Gizonezkoen ugaltze aparatuaren parte da eta espermarekin batera elkartuko den isurkaria ekoizten du.

Jaiotzean prostataren tamaina txikia da eta pubertaroan testosterona maila altuen eraginez, haren tamaina bikoiztera iritsiko da.

Prostataren handitzearen zergatia ez dago argi. Badaude zenbait arrisku faktore ezagun: familiaren historia, obesitatea, 2 motako diabetes mellitusa, ariketa gutxiegi egitea eta zutitzearen disfuntzioa. Zenbait botikak (pseudoefedrinak, antikolinergikoek eta kaltzio kanalen blokeatzaileek) sintomak oker ditzakete. Handitzearen ondorioz, prostatak uretran presioa egiten du eta zaildu egiten du pixa maskuritik irtetea.


Seinale eta sintomak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Prostataren hiperplasia onbera jasaten duten gizonezkoen artean seinale eta sintomen garrantzia edo larritasuna aldakorra izan arren, ohikoena adina pasa ala sintomen larritasuna gradualki handitzen joatea da.

Seinale eta sintoma ohikoenen artean hauek aurkitzen ditugu:

  • Maiztasun handiarekin gernua egiteko beharra
  • Gernua egiten hasteko eta behin hasita gernuaren isuri jarraia mantentzeko zailtasunak
  • Gernua egin ondoren etengabe tantak isurtzea
  • Gernu maskuria guztiz hustutzeko ezintasuna
  • Gernu hobien infekzioak
  • Odola genuarekin isurtzea
  • inkontinentzia urinarioa

Odol isurketak eta gernu hobien infekzioak konplikazio larrienetarikoak izan daitezke eta gernua gernu hobietan pilatzeagatik ematen dira. Horrez gain, gernuak giltzurrunetara buelta egiten badu, giltzurrunetako gutxiegitasuna ere sortu daiteke.[2]

Sintomen larritasunak ez du inoiz adierazten prostataren hanturaren tamaina. Hau da, sintoma larriak izan arren baliteke prostataren hantura txikia izatea.[3][4]

Gurin prostatikoko zelulen proliferazioa

Zenbait ikerketek hiperplasia zelula prostatikoen ezohiko hazkuntzarekin erlazionatzen dute. Ezohiko hazkuntza hau estrogeno eta testosterona mailaren murrizketarekin erlazionatuta dago: Testosterona, 5-alfaerreduktasa entzimaren ondorizoz dihidrotestosterona bilakatzen da eta azken honen metaketak zelulen proliferazioa eragiten du.

Horrez gain, prostata guruinean aurkitzen ditugun alfa neuroerrezeptoreen estimuluak (ehun prostatikoan oso ugariak dira) uretra barneko presioa asko handitzen du lehen aipaturiko sintomak eraginez.

Ez dago inolako erlaziorik sintomen larritasunaren eta prostataren tamainaren artean eta arrisku faktoreen artean adina eta testikuluen funtzionalitatea dira garrantzitsuenak. Beste arrisku faktore aipagarri bat arraza da: Amerikar beltzen artean oso ohikoa da eta ekialdeko arrazen artean nahiko urria.

Fisiopatologia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Prostatako hiperplasia onberan guruin epitelioko zelulen zein estromako zelulen hiperplasia ematen da, estromako zelulen hiperplasia nagusitzen delarik.

Hiperplasiaren gehiengoa prostataren trantsizio eremuan ematen da, baina eremu periferikoan ere ematen da.

Anatomikoki, prostatako hiperplasia onberan prostataren lobulu lateralak eta lobulu mediala handiturik egon ohi dira, lobulu hauetan guruin epitelioa ugaria delako. Aldiz, aurreko lobulua handitzea ez da arrunta, bertako guruin epitelioa urria baita.

  • Sintomak aztertzea: Prostatako hiperplasia onberaren diagnostikorako beheko gernu bideko sintomak dauden aztertzen da, patologia hau baita sintoma hauen kausa ohikoena.
Taktu rektala
  • Taktu rektala: Taktu rektala uzkian zeharreko prostataren palpitazioan oinarritzen da. Taktu rektalaren bidez prostata handiturik dagoela eta simetrikoa eta biguna dela nabaritzen bada prostatako hiperplasia onberaren aurrean egon gaitezke. Aldiz, prostata handiturik badago baina asimetrikoa eta zurruna edo nodularra bada prostatako minbiziaren sintoma izan daiteke.


Aipaturiko diagnostikorako teknika ezberdinen konbinazioei esker prostatako hiperplasia onberaren diagnostiko goiztiarra egin daiteke.

Bizi ohiturak aldatzea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pazienteek bizi-ohitura batzuk aldatu beharko dituzte: ohera joan baino lehen likido gutxi hartzea eta alkoholaren eta kafeinaren kontsumoa murriztea. Izan ere, korrelazio positiboa aurkitu da kafeinaren kontsumoaren eta prostatako hiperplasia onberaren agerpenaren artean[6].

Bestalde, pelbis-eremuko odoleztapena sustatzen duen ariketa fisikoa egitea gomendagarria da, baita arnasketa diafragmatikoa hobetzeko ariketak ere.

Tratamendu farmakologikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

5α-erredutasa-ren inhibitzaileak eraginkorrak dira prostataren tamaina murrizteko. Aldiz, sintomak arintzeko ez da hain eraginkorra izango. Mota honetakoa izango da finasterida, batik bat. Finasterida-k  prostataren tamaina murriztuko du, gernu-erretentzioa txikituko du eta kirurgia egin beharra sahiestuko du kasu askotan[7].

Hartzaile androgenikoen antagonistek Dihidrotestosterona (DHT) hartzaile androgenikoekin lotzea sahiestuko dute. Horrela ez da zelulen proliferaziorik emango. Mota honetakoak izango dira flutamina eta nilutamida[7].

Bestalde, alfa-inhibitzaileak (α1 hartzaile adrenergiko inhibitzaileak) prostatako hiperplasia onberaren sintomak arinduko dituzte. Izan ere, prostata eta gernu-maskuriko lepoko muskulu leunean erlaxazioa eragingo dute, gernu fluxua hobetuz. Mota honetako izango da tamsulosina ,adibidez.

Oso larriak ez diren kasuetan, anbulategi batean bertan egin daitekeen kirurgia mota bate erabili ohi da: Ur lurrun bidezko terapia termala[8]. Oso inbasiboa ez den teknika intrauretral honen bitartez, ur lurruna erabiliz obstrukzioa eragiten duten prostatako eremuko zelulen apoptosia eragingo da, gerora gorputzak birxurgatuko dituenak.

Tratamendu farmakologikoak edota orain aipatutako kirurgiak eraginik izango ez balu, prostataren erresekzio transuretrala izeneko kirurgia egingo litzateke. Horretarako elektrolurrunketa, laserra edota mikrouhin bidezko termoterapia erabiliko da.

Azkenengo urtetan beste kirurgia teknika batek arrakasta izan du: arteria prostatikoaren enboliazioa. Arteria femoralean kateter bat sartuz arteria prostatikora helduko gara. Bertan, partikula enbolizanteak (mikroesferak, coils, alkohol polibinilikoa,…) isuriko dira. Ondorioz, arteria prostatikoaren fluxua txikituko da, prostataren tamaina murriztuz.

Prostataren hiperplasia onbera gaixotasun oso larria ez bada ere, honekin loturiko prostataren minbizia oso larria da. Izan ere, gizonezkoen artean, minbiziengandik hiltzearen hirrugaren kausa da prostata minbizia. Hori dela eta, prostataren ongizatea bermatzeko hoberena prebentzioa izango da.

Aipatu bezala, alkoholaren eta kafeinaren kontsumo neurtua mantentzea gomendagarria da, korrelazio positiboa baitago substantzia hauen kontsumoaren eta prostataren hiperplasia onberaren agerpenaren artean. Bestalde, koipe ase ugari dituzten elikagaien konstumoa murriztea gomendagarria da ere bai. Izan ere, Estatu Batuetan Espainiar estatuan baino kasu gehiago ematen dira, dieta mediterraniarrak ez baititu horrenbeste koipe ase erabiltzen.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Kim, EH; Larson, JA; Andriole, GL. (2016). «Management of Benign Prostatic Hyperplasia» Annual Review of Medicine: 137–51.  doi:10.1146/annurev-med-063014-123902. PMID 26331999..
  2. (Gaztelaniaz) «Hiperplasia Benigna de Próstata: Tratamientos, Síntomas» CuidatePlus 2009-03-26 (Noiz kontsultatua: 2019-11-02).
  3. «Hiperplasia prostática benigna - Síntomas y causas - Mayo Clinic» www.mayoclinic.org (Noiz kontsultatua: 2019-11-02).
  4. a b (Gaztelaniaz) Rafaela Rosas, María. (2006-09-01). «Hiperplasia benigna de próstata» Offarm 25 (8): 102–108. ISSN 0212-047X. (Noiz kontsultatua: 2019-11-02).[Betiko hautsitako esteka]
  5. (Gaztelaniaz) «Pruebas para detectar el cáncer de próstata» www.cancer.org (Noiz kontsultatua: 2019-10-18).
  6. (Ingelesez) Gass, R.. (2002-10-31). «Benign prostatic hyperplasia: the opposite effects of alcohol and coffee intake: LIFESTYLE RISK FACTORS FOR BPH» BJU International 90 (7): 649–654.  doi:10.1046/j.1464-410X.2002.03001.x. (Noiz kontsultatua: 2019-10-30).
  7. a b (Gaztelaniaz) Tratamiento farmacológico en la hiperplasia prostática benigna. Revista Cubana de Farmacia, 111-113 or. ISBN 1561-2988..
  8. Chughtai, Bilal; Thomas, Dominique. (2017-05-23). «Faculty of 1000 evaluation for Convective Thermal Therapy: Durable 2-Year Results of Randomized Controlled and Prospective Crossover Studies for Treatment of Lower Urinary Tract Symptoms Due to Benign Prostatic Hyperplasia.» F1000 - Post-publication peer review of the biomedical literature (Noiz kontsultatua: 2019-10-30).
  9. (Gaztelaniaz) «Consejos para mantener la salud de la próstata | CuídatePlus» CuidatePlus 2017-06-08 (Noiz kontsultatua: 2019-10-30).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]