Quartier Asiatique
Asiar Auzoa | |
---|---|
Gobelins (13), Paris | |
2015 urteko Txinanarren urte berriko ospakizuna. | |
Administrazioa | |
Estatua | Frantzia |
Departamendua | Île-de-France |
Hiria | Paris |
Barrutia | Gobelins (13) |
Geografia | |
Koordenatuak | 48°49′20″N 2°21′55″E / 48.8222°N 2.3653°E |
Demografia | |
Bestelako informazioa |
Quartier Asiatique (txineraz 巴黎唐人街 eta euskaraz: «Asiar auzoa») Frantziako Paris hiriburuan dagoen asiar komunitatearen erdigunea da. Parisko 13. barrutia barrutian kokaturik dago, Choisy eta Ivry etorbideak eta Masséna bulebarrak osatzen duten triangeluan. Etxeorratzen Les Olympiades auzoa ere barnean dago.
Triangle de Choisy edo Petite Asie ("Choisyko Triangulua" edo "Asia Txikia") ere dritzaio.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gainerako hirietan Chinatown izena duena Parisen Quartier Asiatique da txinatarrez gain Vietnam, Laos edo Kanbodiakoek ere populazio aipagarriak dituztelako. Izatez iristen aurrenak vietnamdarrak izan ziren, 1970 hamarkadan beren herrialdean zuten gerratik ihesi. Eremuak 50.000 biztanle inguru ditu eta beraz Europako eremu asiar handiena da.
Parisen badira beste hiru asiar komunitate txikiago:
- Belleville (20. barrutian) - Indotxinako txinatarrak
- Musée des Arts et Métiers inguruan (3. barrutian, komunitate zaharrena) - Txinatarrak
- Pyramides metro geltokiaren inguruan (1. barrutian) - Japoniarrak