Edukira joan

Raymond Léopold Bruckberger

Wikipedia, Entziklopedia askea
Raymond Léopold Bruckberger

Bizitza
JaiotzaMurat1907ko apirilaren 10a
Herrialdea Frantzia
Lehen hizkuntzafrantsesa
HeriotzaFriburgo1998ko urtarrilaren 4a (90 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakhizkuntzalaria, film-zuzendaria, itzultzailea, gidoilaria, Frantziako Erresistentziako kidea, idazlea eta fraidea
Lantokia(k)Frantzia
Jasotako sariak
KidetzaAcadémie des sciences morales et politiques
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakatolizismoa
Erlijio-ordenadomingotar

IMDB: nm0115657 Allocine: 90737 Edit the value on Wikidata

Raymond Léopold Bruckberger (Murat, 1907ko apirilaren 10a - Friburgo, 1998ko urtarrilaren 4a) frantses domingotarra izan zen. Hogei urte zituela, Frantziako herritartasuna hartu zuen, eta 1929an domingotarren ordenan sartu zen. Okupazioaren garaian, katoliko guztiek nazismoari aurre ez egina deitoratu zuen. Baina, gero, heriotza-zigorraren ongintza sakratua defendatu zuen. Azken-aurreko liburua Oui à la peine de mort (1986, Bai heriotza-zigorrari) izan zuen. Le cheval de Troie aldizkariko sortzaileetako bat izan zen (1947-1948), Frantziako Elizaren jesuitismoaren kontra egiteko. Atzerriko Legioko kapilau izan zen. Ondoren, Afrika iparraldera joan zen. Gero, zortzi urte egin zituen Estatu Batuetan eta lau Grezian. Azkenik, Suitzako herrixka batera erretiratu zen. 1960an Le Dialogue des carmélites (Karmeldarren elkarrizketa) filma egin zuen, eta 1967an Tu moissonneras la tempête (Ekaitza jasoko duzu), Frantziako askatasunari buruzkoa. Bestalde, artikuluak idatzi zituen Life, New York Times, L´Aurore, Figaro-Magazine aldizkarietan. Lettre ouverte à Jésus-Christ (1973, Eskutitz irekia Jesu Kristori), Lettre à Jean-Paul II, pape de l´an 2000 (1979, Eskutitza Joan Paulo II.ari) eta memoria liburu bat, À l´heure où les ombres s´allongent (1989, Itzalak luzatzen direnean) idatzi zituen, besteak beste. Burckberger aitak ohituren dekadentzia salatu zuen, eta bere burua katoliko ez-praktikatzailetzat zuen. 1981ean Ce que je crois (Nik sinesten dudana) idatzi zuen. 1985ean Académie des sciences morales et politiquesen sartu zen.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Raymond Léopold Bruckberger Aldatu lotura Wikidatan