Robert Clive
Robert Clive, 1. Clive baroia, Clive Indiakoa ere ezaguna (Styche Hall, Market Drayton, Shropshire, 1725eko irailaren 29a - Londres, 1774ko azaroaren 22a) britainiar militar eta politikaria izan zen.
1744an Ekialdeko Indietako Britainiar Konpainian hasi zen lanean. Bi urtez aritu zen lanean Fort Saint Georgen, Chennain. Lehen Karnatiar Gerran frantsesen aurka Indian izan zuen portaerak errekonozimendua eman zion.
Bigarren Karnatiar Gerra ere esku hartu zuen, Hyderabadeko tronuaren oinordekotzaren ondorioz. Emaitza britainiarren eragina Indian areagotzea izan zen. Clive Ingalaterrara itzuli zen 1753an eta Parlamentuko kide hautatu zuten.
1760an Indiara itzuli zen Fort St Davideko gobernadoreorde izateko Cuddalore-n. Teniente koronel mailarekin Indian gerra ekintza batzuetan parte hartu zuen, besteak beste Kalkutako konkistan. Bengalako buruzagia, Indiako aberatsena, kargutik kentzeko konspiratu zuen. 1756an Ingalaterrara itzuli zen dirutza handi baten jabe.
Warren Hastingsekin batera Britainiar Raj sortzaileetako jotzen da. Frantziar hedapena blokeatu eta britainiarrak Indiatik kanporatzea eragotzi zuen. Bere jarduna arerio asko dituela uste dut, eta Parlamentuan epaitu eta absolbitu egin zuten. 1774ko azaroan bere buruaz beste egin zuen.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Clive House, Fort St. George, Chennain
-
Charles Clive:Robert Cliveren erretratua, c. 1764
-
Clive Arcot setioan (1751)
-
Robert Clive eta Mir Jafarren topaketa, Plasseyko guduaren ondoren
-
Clive eta Shah Alam II.a, 1765