Rus etnia
Rus edo Ros (eslaviar hizkuntzez: Русь, grezieraz: Ῥῶς (Rhos), arabieraz: الروس (al-Rūs) edo arabieraz: الروسية (al-Rūsiya)) Errusiari izena eman zion herria izan zen.
Haren jatorria ez da oraino behar bezala argitu. Batzuen ustez, ekialdeko eslaviarrekin nahasi zen iparraldeko herri bikingoa zen; beste aditu batzuen arabera, barego bikingoekin nahastu zen hego-ekialdeko herri eslaviarra zen. Nolanahi ere, garbi dago Errusia Zaharraren sorkuntzan zuzenean parte hartu zuela rus herriak.
Etimologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Finlandieraz eta estonieraz Ruotsi eta Rootsi esaten diote Suediari, gertuen duten herri eskandinaviarrari. Horrekin lotura argia du Rus terminoak, uste baita fino-ugriar herriek bikingo edo eskandinabiarrak deitzeko modu batetik eratortzen dela hitza. Jatorrian atzerago eginez erroan egon daitezke Rođer / rođsmenn terminoak, arraun eta arraunlariak; eskandinaviarren zabalkundea, bai Baltikoan zein egungo lautada eslaviarretan arraun-untziez gertatu baitzen[1].
Rurikiden dinastian ohikoak egin ziren izenen artean ere jatorri eskandinaviarren presentzia ikusten da. Adibidez: Oleg (Helgi), Olga (Helga) eta Igor (Ingvar)[2].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ (Errusieraz) «РУСЬ» Словарь Онлайн (Noiz kontsultatua: 2022-01-19).
- ↑ (Errusieraz) «The Origin of Rus» StudFiles (Noiz kontsultatua: 2022-01-19).