Sébastien Le Prestre de Vauban
Itxura
Sébastien Le Prestre, Vaubango jauna eta gero Vaubango markesa (Saint-Léger-de-Foucheret, 1633ko maiatzaren 15a – Paris, 1707ko martxoaren 30a), Vauban izenaz ezagunagoa, Frantziako mariskal eta ingeniari militarra izan zen. Gotorlekuak eraiki eta hartzeagatik ospetsua, Luis XIV.a Frantziakoari aholkua eman zion bere mugak defendatzeko.
1667 eta 1707 artean, Vaubanek 300 hiri inguruko gotorlekuak eraiki zituen, tartean, Baiona, Hendaia eta Donibane Garazikoak. Zokoako gotorlekua ere eraiki zuen. 2008an UNESCOk bere gotorleku batzuk Gizateriaren Ondare izendatu zituen.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Sébastien Le Prestre de Vauban |
Artikulu hau Frantziako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |