Saint-Germain-de-la-Rivière (aztarnategia)
Saint-Germain-de-la-Rivière (aztarnategia) | |
---|---|
Monumentu historikoa | |
Datuak | |
Estatu burujabe | Frantzia |
Frantziaren banaketa administratiboa | Metropolitar Frantzia |
Eskualdea | Akitania Berria |
Departamendua | Gironda |
Barruti | Libourneko barrutia |
Kantonamendu | canton of Fronsac |
Frantziako udalerri | Saint-Germain-de-la-Rivière |
Koordenatuak | 44°56′59″N 0°19′55″W / 44.949743°N 0.331972°W |
Saint-Germain-de-la-Rivièreko aztarnategi paleolitikoa Okzitaniako Saint-Germain-de-la-Rivière herrian dago, eta bertan aurkitutako emakumez gazte baten hilobiagatik da ezaguna.
Saint-Germain-de-la-Rivièreko dama
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Saint-Germain-de-la-Rivièreko dama izenarekin ezagun den hilobiratzea leize batean aurkitu zen, eta 16.000 urteko antzinatasuna kalkulatu zaio. Gorpua okre gorriz estali zuten lurperatzeko, eta molusko oskolez eta orein hortzez egindako apaindurazko elementuren bat zeraman, zeinetarik 70 orein hortz kontserbatu diren.
Inguruko garaiko faunarekin alderatuta, oreinen presentzia oso deigarria suertatzen da, ez direlako seguruenik bertako ehiza ohikoa. Izatez, arkeologoek uste dute oreinak Euskal Herriko kostaldeko eremu batekoak direla (gertueneko haztegia ugaztun haientzat), leizetik 300 kilometro ingurura[1][2].
Emakumea lurperatutako apainduraren aberastasunak paleolito garaiko estraitifikazio sozialaren falta zalantzan jartzen duen Europako hilobietako bat da[1]. Alde horretatik, Errusiako Sungirreko hilobiekin eta Arene Candide Liguriako leizean aurkitutako Printzearekin lotzen da Saint-Germain-de-la-Rivièreko dama.
Mapa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Saint-Germain-de-la-Rivièreko damaren ehorzketa gunea, eta orein-hortz apaingarrien jatorria.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b INÉGALITES SOCIALES AU PALÉOLITHIQUE SUPÉRIEUR : LES PARURES DE SAINT-GERMAIN-LA-RIVIÈRE (GIRONDE). Paleo (Noiz kontsultatua: 2022-01-31).
- ↑ (Ingelesez) Graeber, David. (2021). «3. Unfreezing the Ice Age» The dawn of everything : a new history of humanity. ISBN 978-0-374-72110-7. PMC 1284998482. (Noiz kontsultatua: 2022-01-31).