Salvador de Madariaga
Salvador de Madariaga Rojo (Coruña, 1886ko uztailaren 23a - Locarno, Suitza, 1978ko abenduaren 14a) euskal jatorriko idazle eta diplomatiko espainiarra izan zen. Washingtonen (1931) eta Parisen (1932) enbaxadore izan ondoren, Irakaskuntza publikoko eta Justiziako ministro izan zen (1934). Espainiako Gerra Zibilak eztanda egin zuenean Ingalaterran hartu zuen bizilekua. Idazle oparoa izan zen eta nabarmentzekoak dira, besteak beste, bere La Guerra desde Londres (1917), Shelley and Calderón (1920), Guía del Lector del Quijote (1926), Ingleses, franceses y españoles (1928-1929), España (1930), Don Juan y la donjuanía (1950), Colón (1940), Hernán Cortés (1941), Bolívar (1952), Portrait of Europa (1952), Guerra de Sangre (1957), Presente y porvenir de Hispanoamérica (1960), Anarquía o Jerarquía (1970) eta Memorias de mi Tiempo obrak (1975).
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- 1886ko jaiotzak
- 1978ko heriotzak
- Coruñarrak
- Espainiako ministroak
- Espainiako politikariak
- Galiziako idazleak
- Frantsesezko idazleak
- Gaztelaniazko idazleak
- Galiziako frankismoaren erbesteratuak
- Europazaleak
- Eusko-espainiarrak
- Euskal galiziarrak
- Karlomagno Sariaren irabazleak
- Espainiako enbaxadoreak Frantzian
- Real Academia Españolaren akademikoak
- Espainiako enbaxadoreak Ameriketako Estatu Batuetan
- Oxford Unibertsitateko ikasleak