San Donato eliza (Zadar)
San Donato eliza | |
---|---|
Kokapena | |
Estatu burujabe | Kroazia |
Kroaziaren banaketa administratiboa | Zadar eskualdea |
Town in Croatia | Zadar |
Koordenatuak | 44°06′57″N 15°13′28″E / 44.115822°N 15.224475°E |
Historia eta erabilera | |
Izenaren jatorria | Donatus of Zadar (en) |
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa |
Elizbarrutia | Roman Catholic Archdiocese of Zadar (en) |
Arkitektura | |
Estiloa | bizantziar arkitektura |
San Donato eliza (kroazieraz: Crkva sv. Donata) Zadar hiriko eliza ezaguna da. Estilo karolingioa izanik, erromaniko aurrekoa den Kroaziako eraikin handiena da.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]VIII eta IX mendeen artean eraiki zela uste da. Zadarko Donatok eraiki omen zuen, hortik bere izena. Donato Bizantzio eta Karlomagnoren hiriekin harremanetan izan zen eta itxura hori eman nahi izan zion bere elizari. Foro erromatarrean eraiki zen eta bertako materialak erabili ziren bere eraikuntzarako.
Historian zehar hainbat erabilpen izan ditu. Veneziarrek eta turkiarrek biltegi funtzioa eman zioten. XIX mendean Austriarrek arkeologia museo bihurtu zuten eta gaur egun kontzertuak egiten dira barnean.
Egitura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Eliza zirkularra da eta 27 metrotako altuera duen kupula dauka. Deanbulatorioa du erdian eta inguruan hiru abside erradial.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
San Donato eliza, atzean katedrala.
-
San Donato eliza.
-
Airetiko ikuspegia.
-
Barnealdea.