Edukira joan

Sarria (Nafarroa)

Koordenatuak: 42°42′09″N 1°49′47″W / 42.7023931°N 1.8297603°W / 42.7023931; -1.8297603
Wikipedia, Entziklopedia askea
Sarria
 Nafarroa GaraiaEuskal Herria
  
Map
Kokapena
Herrialdea Nafarroa Garaia
EskualdeaIzarbeibar-Novenera
UdalerriaGares
Administrazioa
Motaherri hustu
Izen ofizialaSarria
Posta kodea31100
Herritarrasarriar
Geografia
Koordenatuak42°42′09″N 1°49′47″W / 42.7023931°N 1.8297603°W / 42.7023931; -1.8297603
Distantzia25,5 km (Iruñetik)

Sarria[1][a] Izarbeibarrako Gares udalerriko herri hustu bat da, Euskal Herriko Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta, Izarbeibar-Novenera eskualdean.

Aro Modernoan jada despopulatu bezala agertzen zen. Bere lurrak Garesko Udalara pasa ziren.

Bertako biztanleak sarriarrak ziren. Gaur egun, Señorío de Sarría, S.A. enpresak egiten ditu esnekiak, eta behi-esnearen ekoizpena nabarmentzen da. 86 langile zituen 2011. urtean eta 2018an 54. Aipagarriak dira bertako jauregia eta ardoak.

Sarria toponimoa hainbat modutan agertu da historian zehar:[2]

  • Sarria (1087)
  • Sarria (1232)
  • Sarrea (1280)
  • Sarria (136)
  • Sarria (1534)
  • Sarria (1802)
  • Sarria (1981)

Sarria Izarbeibar-Novenera eskualdean dago, Izarbeibar ibarrean eta Gares udalerrian.

Inguru naturala eta kokapena

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iruñeko merindadearen hegoaldeko herri hustu da.

Klima eta landaredia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gares udalerria, iparraldetik hegoaldera, luzera handiko udalerria izanik, klima aldatu egiten da udalerriaren gunea zein den. Horrela, hegoaldean, mediterraneo klima kontinentala nagusitzen da, eta iparraldean klima mediterraneo-azpimediterraneoa dago. Batez besteko tenperatura 10 gradukoa da iparraldean eta 13 gradukoa hegoaldean. Prezipitazioak ere nahiko aldakorrak dira 500mm batez beste hegoaldean (urteroko egun euritsuak 75 dira), eta 1.000mm iparraldean (urteroko egun euritsuak 100 dira). Udalerriko gunerik menditsuenetan 1.000mm baino gehiago jausten dira urtero.

Garesko jatorrizko landaredia ia erabat galdu da nekazaritzaren eraginaren ondorioz. Oraindik ere, arte eta haritz batzuk badaude (13 hektarea baino ez XX. mendearen amaieran), baina udalerriaren gehienean sastraka eta mota askotako zuhaixkak dira nagusi. Birlandaturiko basoen azalera nahiko handia da, 767 hektarea, eta birlandaketa batez ere Austriatik ekarritako lariziar (Pinus nigra) eta pinu beltzekin egin zen.

Estazio meteorologikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Garesen estazio meteorologiko bat dago, itsasoaren mailatik 347 metrora, Nafarroako Gobernuak 1985ean jarritako estazio meteorologikoa dago.[3]


    Datu klimatikoak (Gares, 1981-2020)    
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 18.5 24.0 26.5 29.0 36.5 40.0 41.5 43.0 38.0 32.0 27.0 21.0 43.0
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 9.7 11.6 15.4 17.0 21.8 26.6 29.6 29.6 25.3 19.6 13.3 9.9 19.1
Batez besteko tenperatura (ºC) 5.4 6.4 9.6 11.5 15.6 19.8 22.5 22.6 19.1 14.4 9.0 5.9 13.5
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 1.1 1.3 3.8 5.9 9.3 13.0 15.5 15.6 12.8 9.1 4.6 1.8 7.8
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -7.0 -10.0 -8.5 -3.0 -0.5 2.0 7.0 5.0 3.0 -0.5 -6.5 -10.0 -10.0
Batez besteko prezipitazioa (mm) 44.2 38.7 51.6 59.5 53.1 45.6 27.0 26.3 38.6 60.3 55.4 57.2 547.5
Prezipitazio maximoa 24 ordutan (mm) 39.0 29.0 33.6 62.0 42.2 38.5 33.0 85.0 61.5 46.0 59.0 39.0 85.0
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) 11.6 10.3 8.8 11.2 11.1 7.2 5.4 4.9 7.8 10.5 11.5 12.8 113.0
Elur egunak (≥ 1 mm) 1.3 1.4 0.9 0.2 0.0 0.0 0.0 0.0 0.0 0.0 0.2 1.2 5.1
Iturria: Nafarroako klimatologia zerbitzua[4]

Nafarroako Kutxak kudeatzen zuen Sarriko jaurerria 2012an Caixabankek Nafarroako Kutxa erosi zuenerarte. 2018an Multimedias talde mexikarrak erosi zuen.[5]

  1. /sarí.a/ ahoskatua (laguntza)
    Azentua: zorrotza bigarren silaban

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskaltzaindia: Euskal Onomastikaren Datutegia.
  2. «Sarria - Lekuak - EODA» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-08-30).
  3. Meteo Navarra. «Estazioko datuak - Gares» meteoeu.navarra.es (Noiz kontsultatua: 2021-09-01).
  4. Garesko estazioko balio klimatologikoak. Nafarroako Gobernua (Noiz kontsultatua: 2020-08-24).
  5. https://www.diariodenavarra.es/noticias/negocios/dn-management/2018/08/03/grupo-mexicano-multimedios-compra-bodegas-sarria-caixabank-603854-2541.html

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]