Sililo-eter
Sililo-eter | |
---|---|
Mota | gai kimiko |
Identifikatzaileak | |
Gmelin | 47988 |
Sililo-eterrak silizio-atomoa lotura kobalentez alkoxi talde bati duten lotuta dauden konposatu kimikoak dira. Egitura orokorra R1R2R3Si−O−R4 da non R4 alkilo edo arilo talde bat den. Sililo-eterrak eskuarki alkoholak babesteko usatzen dira sintesi organikoan. R1R2R3 taldeak askotarikoak izan daitezkeenez konbinazio asko antola daitezke babes-efektua egokia eragiteko.
Sililo-eterren osagai ohikoenak hauek dira: trimetilsilil, tert-butildifenilsilil, tert-butildimetilsilil eta triisopropilsilil. Hauek oso erraz lotzen eta deslotzen zaizkio alkoxiari baldintza leunetan.
Adibidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sililo-eterren funtzioa esplikatzeako tert-butildifeniloaren (TBDPS) kasua baliatuko dugu. Adibideko molekulak bost hidroxi talde ditu erreakziona dezaketenak. Horietako bat selektiboki babes daiteke ez erreakzionatzeko TBDPS baliatuz baldintza egokietan[1].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) Brown, Richard T.; Mayalarp, Stephen P.; Watts,, Joanne. (1997). J. Chem. Soc., Perkin Trans. 1, 1633-1638 or..