Edukira joan

Songhua

Koordenatuak: 42°43′40″N 127°13′26″E / 42.7278°N 127.2239°E / 42.7278; 127.2239
Wikipedia, Entziklopedia askea
Songhua
Datu orokorrak
Motaibai
Luzera1.434 km
Geografia
Map
Koordenatuak42°43′40″N 127°13′26″E / 42.7278°N 127.2239°E / 42.7278; 127.2239
Estatu burujabe Txinako Herri Errepublika
Txinako probintziaHeilongjiang
Hidrografia
Ibaiadarrak
Arroaren azalera524.000 km²
Arro hidrografikoaAmur basin (en) Itzuli
Ur-emaria2.470 m³/s
IturburuaZeruko Aintzira
Bokalea
()
Amur

Songhua (txinera sinplifikatuz: 松花江; pinyinez: Sōnghuā Jiāng) edo Sungari (mantxueraz: Sunggari Ula) ipar-ekialdeko Txinako ibaia da, Mantxurian. Amur ibaiaren adar nagusia. 2.100 km luze da. Mantxuriako ekialdeko mendietan jaiotzen da eta ipar-mendebalerantz jotzen du; aurrerago, Nen ibaiarekin elkartu eta ipar-ekialderantz desbideratzen da; azkenean, Amur ibaiarekin batzen da.[1]

Bere ibilbidean Harbin, Jiamusi eta Jilin hiriak zeharkatzen ditu.

Songhua ibaia Changbai mendien mendebaldeko isurialdean jaiotzen da, Ipar Koreako mugatik gertu, Jilin probintzian. Ipar-iparekialderantz bideratzen da eta presadun zati batera iristen da, Fengmanetik gertu, 62 km gorantz egiten duen zentral hidroelektriko ospetsua. Presagaina igaro ondoren, Jilingo hiriburura heltzen da eta ondoren, Fuyu hirira. Urak bere bidea jarraitzen du Daanetik gertu bere ibaiadar nagusia jaso arte; hau da, iparraldetik datorren Nen ibaia (1.370 km).

Songhua ibaiaren bideak norabidea aldatzen du modu zakarrean eta ekialderantz zuzentzen da. Ibaiko puntu horretan bertan Jilin (hegoaldea) eta Heilongjiang (iparraldea) artean muga naturala sortzen du. Errekak ekialderantz jarraitzen du Harbinetik gertu Hulan erreka jasoz. Beranduago, Mantxuriako mendikatearen iparralde eta ekialdearen artean zeharkatzen du eta Khingan mendikatea, ondoren Amur ibaiaren haranean murgiltzeko. Azkenik, Dongjiang hiritik gertu itsasoratzen da.

Songhua ibaia azaroaren amaieratik martxora arte izozten da. Emari handiena, beraz, mendietako elurra urtzen denean ematen du, hau da, udaberrian. Ibaia nabigatu daiteke Harbineraino, tamaina ertaineko ontzietan. Tamaina txikikoekin Jilineraino eta Nen errekaraino ailegatu daiteke. 2005eko azaroan, ibai honetako urak bentzenoz pozoindu ziren Jilingo fabrika petrokimikoan gertatu zen leherketa baten ondorioz. Hau gertatu ostean Harbingo ur horniketa eten zen eta Errusiak Txinaren aurkako auzi bat abiarazteko mehatxua hasi zuen.

Ibaiak zeharkatzen dituen hiri nagusiak honako hauek dira:

  • Harbin: 4 754 753 biztanle eta 9 000 000 baino gehiago zonalde metropolitanoan 2003an.
  • Jiamusi: 1 755 000 biztanle 2000n.
  • Jilin: 1 985 000 biztanle eta 4 514 000 biztanle zonalde metropolitanoan 2003an.

Ibaia “sunggari ula” (ibai zuria) dei egiten zen mantxuera hizkuntzan eta “Sungari” (Сунгари) errusiarrez.

2005. urteko azaroan, bentzenoz pozoindua izan zen ibaia. Pozoia 80 kilometrotan zabaldu zen eta Amur ibaira heldu egin zen, Txina eta Erriusiaren arteko mugan.

Urte batzuk geroago, 2010eko uztailaren 28an, uholde baten ondoren Jilin hiriko kimika industria batzuetatik milaka upel atera ziren. Upel batzuetan 170 kg lehergai zeuden.

2016. urtean, Jilin hiritik hurbil uholde berri bat izan zen.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]