Edukira joan

Sten Sture Zaharra

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sten Sture Zaharra

regent of Sweden (en) Itzuli

1501eko azaroaren 12a - 1503ko abenduaren 14a
regent of Sweden (en) Itzuli

1470eko ekainaren 1a - 1497ko urriaren 6a
Bizitza
JaiotzaSuedia, 1440 (egutegi gregorianoa)
Herrialdea Suedia
HeriotzaJönköping1503ko abenduaren 14a (egutegi gregorianoa) (62/63 urte)
Hobiratze lekuaMariefred Charterhouse (en) Itzuli
Strängnäs Cathedral (en) Itzuli
Familia
AitaGustav Sture
AmaBirgitta Stensdotter
Ezkontidea(k)Ingeborg Tott (en) Itzuli
Haurrideak
Hezkuntza
Hizkuntzaksuediera
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria

Sten Sture Zaharra (suedieraz: Sten Sture den äldre; 14401503ko abenduaren 14a) Suediako erregeordea izan zen Kalmarko Batasunaren garaian, 1470 -1497 eta 1501-1503an.

Sten 1440 inguruan jaio zen. Aita Sture leinuko Gustav Anundsson izan zen eta ama, berriz, Birgitta Stensdotter Bielke, Karlos VIII.a Suediakoaren ahizpaordea.

1467an, Ingeborg Tottekin ezkondu zen, Magdalena Suediakoaren ilobarekin. Emaztea Pizkundeko nortasuna zuen emakumea zen eta teologia eta zientzia zituen gustuko, baina bikoteak ez zuen seme-alabarik izan[1].

Lehen erregealdia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Sten Sture Zaharra Stockholmen sartzen. Georg von Rosenen lana, 1864an

Sture Karlos VIII.aren heriotzaren ondoren iritsi zen erregeorde izatera eta Brunkebergeko garaipenak indarra eman zion kargu horretan. Nekazariak eta behe noblezia bere alde jarri zitzaizkion eta, era berean, ondo jakin zuen goi nobleziarekin asmatzen.

1471n, garaipena lortu zuen Brunkebergeko guduan eta salbatzailetzat hartu zuten Sture herrian.

1493an, Joan I.a Danimarkakoa eta II.a Suediakoa eta Ivan III.a Errusiakoa aliatu egin ziren Sten Sturen aurka egin ahal izateko.

1495etik 1497ra bitarte, nahikoa lan izan zuen Stenek errusiarren aurka, Finlandia inbaditu zutelako. Baina, gero, suediar nobleziaren gehiengoarekin izan zuen haserrea eta Rigsraadet edo Erreinuaren Kontseiluak Svante Nilsson egin zuen erregeorde 1497ko martxoaren 8an.

Bigarren erregealdia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ondoren etorri zen gerran, Stenek nekazarien laguntza jaso zuen, baina Joan I.a Danimarkakoa eta II.a Suediakoak porrotera eraman zituen, urte bereko uztailean, Suedia inbaditu zuelarik.

Urriaren 6an, Stenek amore eman behar izan zuen Stockholmen Joan I.a Danimarkakoa eta II.a Suediakoaren aurrean eta bakea egin zuen harekin. Joan I.a Danimarkakoa eta II.a Suediakoa Suediako errege egin zuten eta Steni erregearen ondorengo kargu altuena eman zion[2].

Hala ere, 1501eko daniarren aurkako altxamenduan, berriro izan zen erregeorde eta Suediako independentziaren aldeko borroka zuzendu zuen hil zen arte.

Seme-alabarik ez zuenez, ondorengo gertuena bere arrebaren semea izan zen, Gustavo I.a Suediakoa. Hala ere, oraindik ez zuen inongo esperientzia politikorik eta Stenen lehiakide izan zen Svante Nilssonek hartu zuen bere ordea.


Aurrekoa
Karlos VIII.a Suediakoa
Suediako erregentea
1470-1497
Ondorengoa
Joan I.a Danimarkakoa eta II.a Suediakoa


Aurrekoa
Joan I.a Danimarkakoa eta II.a Suediakoa
Suediako erregentea
1501-1503
Ondorengoa
Svante Nilsson

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Sten Sture Zaharra Aldatu lotura Wikidatan