Street Fighter II: The World Warrior (japonieraz: ストリートファイターII -The World Warrior-,Sutorīto Faitā Tsū Za Warudo Uōria?)
1991koCapcomek egindako bideo-jokoa da, 1987ko bideo-jokoaren jarraipena zena. Mundu mailan ospea lortzen zuen Street Fighter saileko lehen jokoa izan zen eta borroka generoan aitzindaria. Aurrekoan baino jolas-abiadura motelagoa izan zuen, eta 8 pertsonaia ditu aukeran, 4 amaierako boss eta amaiera-kolpe ezberdin bat pertsonaia bakoitzeko. Era berean, kontrol bat zuen, bere aurrekoak bezala, palankaren konbinazioak eta 6 botoi erabiltzen zituen borrokan zehar eraso bereziak egiteko, hala nola su-bolak jaurtitzeko (behean, diagonala behetik aurrera).