Stuart Roosa
Itxura
Stuart Roosa | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Durango, 1933ko abuztuaren 16a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Heriotza | Falls Church city konderria, 1994ko abenduaren 12a (61 urte) |
Hobiratze lekua | Arlingtongo Hilerri Nazionala |
Heriotza modua | berezko heriotza: pankreako minbizia |
Hezkuntza | |
Heziketa | Arizonako Unibertsitatea University of Colorado (en) Harvard Business School Oklahoma State University–Stillwater (en) U.S. Air Force Test Pilot School (en) Claremore High School (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | ofizierra, astronauta, hegazkinlaria eta military flight engineer (en) |
Enplegatzailea(k) | NASA |
Jasotako sariak | ikusi
|
Zerbitzu militarra | |
Adar militarra | Ameriketako Estatu Batuetako Aire Armada |
Gradua | colonel (en) |
Astronauta | |
Misioak | Apollo 14 |
Misioen entseina(k) | |
Denbora espazioan | 12.961 minutu |
Stuart Allen Roosa (Durango, Colorado, 1933ko abuztuaren 16a - Falls Church, Virginia, 1994ko abenduaren 12a) estatubatuar astronauta izan zen. Claremoren, Oklahoman, hazi zen eta Oklahoma, Arizona eta Coloradoko unibertsitateetan ikasi zuen. 1960an ingeniaritza aeronautikoan lizentziatu zen. Suteen aurkako hegazkinak pilotatu zituen. Armadako pilotuen eskolan sartu eta Edwards Aire Armadaren basean entrenatu zen. 1966an astronauten programarako hautatua izan zen. Ilargira bidaiatu zuen Apollo 14an Edgar Mitchell eta Alan Shepardekin. Bakarrik orbitatu zuen 33 orduz ilargiaren inguruan eta zenbait esperimentu egin zituen. Apollo 16 eta Apollo 17 misioetarako erreserbako pilotua izan zen. Guztira 217 ordu eman zituen espazioan.
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Willie G. Moseley: Smoke Jumper, Moon Pilot (2011). Roosaren biografia.