Subversion X
Subversion X | |
---|---|
Datuak | |
Jatorria | Santurtzi, Bizkaia |
Musika mota | Punk a |
Instrumentuak | baxua,
gitarra, bateria |
Urteak | 1992 - |
Produkzioa | |
Diskoetxea(k) | Working Class |
Taldekideak | |
Jabi (gitarra eta ahotsa)
Eneko (bateria) Alex (baxua eta ahotsa) | |
Informazio gehigarria | |
https://instagram.com/subversionx?utm_source=qr&igshid=MzNlNGNkZWQ4Mg%3D%3D
=https://www.facebook.com/subversionxrock =https://youtube.com/@SUBVERSION-X-?si=uQomVsW_aAqw-dc9 =https://open.spotify.com/artist/4EnHUeKxL5Xckt8WUXmYw1?si=g0pqgU86STezGk9J2Xk6Lw&utm_source=copy-link |
Subversion X Santurtzin sortutako punk talde bat da, gaur egun eszenatoki gainean jarraitzen duena eta hiru taldekidek osatzen dutena: Jabi, Alex eta Eneko. Eskorbuto talde santurtziarraren influentzia somatzen da haien abestitan eta era batean musikaren esparruan haien oinordekoak direla esan daiteke. Rock amorratutzat autodeskribatzen da.
Biografia [1]
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gazte-gaztetikan hasi ziren taldearekin hiru gazte santurtziar: Aketza baxuarekin, Jabi gitarjoletzat eta Aitor bateriaren atzean.
Bere lehenengo kontzertua 1992ko maiatzaren 8an eman zuten hamalau urte zituztelarik, eta orain arte daramate oholtzaren gainean egurra ematen. Handik urte batzuetara haien lehen maketa grabatu egin zuten, 94ean argia ikusi zuena "Hasta la Muerte" izenaren behan. Lan honek oso harrera ona izan zuen eta hiru edizio kaleratu eta saldu egin ziren. Arrakasta hau ikusiz zuzenean grabatutako "single" bat kaleratu zuten, lau abestiz osatutakoa eta "Ven y Cuéntalo" deitutakoa. 1995garren urtean bi lan hauek batu eta "Esperando el Final" diska atera zuten, 10.000 ale salduz. Momentu honetan Aitor baterijoleak taldea utzi egiten du arazo pertsonalak direla eta, eta Txantxi sartu egiten da ordezko moduan, Espainian zehar emango zituzten kontzertuetan guztiz murgilduz, Bilboko paretak haien sinadurarekin josiz Eskorbuto taldeak urte batzuk lehenago egin zuen era berean.
Urte txar batzuen ondoren, 1999an "Tren con destino al infierno" Eskorbuto taldeari egindako homenaldi-diskan parte hartu zuten "El Mal de la Humanidad" abestiarekin, eta horrek indarra eman zien konposatzera bueltatzeko. Denbora gutxira Aketza baxujoleak taldea utzi egin zuen eta beraren ordez Alex sartu egin zen ahots indartsu eta berri batekin lagunduz Jabiri. Haien hurrengo lana "Vuestros Caramelos Envenenados" du izena eta 2002an argiratu zuen "Working Class" diskografika madrildarraren eskutik, "Mil Maneras de Sucidarte" abestiaren bideokliparekin batera "Cd-Rom" formatuan.
2003ko maiatzaren hamazazpian "Akrata" taldearekin emandako kontzertuan zuzenean grabatutako diska bat kaleratzea erabaki zuten, "Direkto a la Yugular" izenekoa, eta 2004an haien hirugarren diska izango zena grabatzen hasiko ziren: "Recuerdos para Vomitar". 2005ean argitaratu egin zen "Working Class" diskografikaren eskutik eta haien lan arrakastatsuenen artean sailkatu daiteke. 2007an, taldearen 15garren urteurrenarekin koinzidituz, zuzenean grabatutako hogeitabi abestiz osatutako konpilazio bat grabatu zuten "A Pie de Asfalto" izenarekin, bi abesti berri gordetzen zituenak beste eduki gehigarrien artean. Lan hauetaz aparte 2009an "Animal Insatisfecho" diska atera zuten eta 2012an "El Lugar Donde Reina la Locura" lan kontzeptuala, 15 abestiz eta bakoitzaren interludioetaz osaturik.
Horretaz aparte, 2009an Jabiren bizitzaren liburu autobiografiko bat argitaratu zen, "Agua para los muertos" izenburua duena, eta 2012an haien bizitzaren inguruan filmatutako dokumental bat ere atera egin zen. Haien inguruan idatzitako azken liburua "El Lugar Donde Reina la Locura" du izenburutzat eta 2016 an argitaratu egin zen.
Lanak[2]
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Maketak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Hasta la Muerte (1994)
Single-ak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Ven y Cuéntalo (1994)
Abesti solteak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- El Mal de la Humanidad (Tren con Destino al Infierno, 1999)
- Athletik kaleetako da! (Atlhetic es de las Calles, 2015)
- Veneno Perfecto, 2023)
- ¿Qué Me Has Dado?, 2023)
CD-ak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Esperando el Final (1995)
- Vuestros Caramelos Envenenados (2002)
- Recuerdos para Vomitar (2005)
- Vivencias reales (2009)
- Animal Insatisfecho (2009)
- El Lugar Donde Reina la Locura (2012)
- Noches de Akelarre (2020)
- Con Nosotros No Podrán (2021)
DVD-ak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Directo a la Yugular (2003)
- A Pie de Asfalto (2009)
- XXX Aniversario (2024)
Liburuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Agua para los Muertos (2009)
- El Lugar Donde Reina la Locura (2016)
- Subversion X Euskaraz kontaria (2023)
Bideoklipak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Atletik kaleetako da[3]
- El Diablo[4]
- Niños Suicidas[5]
- Mil Maneras de Suicidarte[6]
- Recuerdos para Vomitar[7]
- Siete Balas[8]
- Yo Rockero Quiero Ser[9]
Jabi y los rockadictos[10]
[aldatu | aldatu iturburu kodea]"Jabi y los Rockadictos" da Subversion X-eko gitarjole denaren lan berriaren izena. Beste hiru lagunekin batera sortu egin zuen eta diska bakarra kaleratu zuten 2017an. Lan honek estilo aldaketa bat suposatzen du eta honela deskriba daiteke: (Haien hitzetan) "Kaleko soinua, letra errealak une konkretuak harrapatu eta kontztzen dituztenak". Musikaren aldetik hainbat eragin nabaritzen dira, besteak beste, "La Banda Trapera del Rio" ren rock traperoa, "Los Enemigos"-en rock toxikoa edota "El Ultimo que Zierre"-ren erromantizismoa, "Subversion X-ren estilo paregabea atzean utzi gabe.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) Biografia Subversion X. (Noiz kontsultatua: 2018-02-04).
- ↑ (Gaztelaniaz) Discografia Subversion X. (Noiz kontsultatua: 2018-02-04).
- ↑ Ortan Beltza. (2015-05-23). SUBVERSION -X- "ATHLETIC KALEETAKO DA! - ATHLETIC ES DE LAS CALLES!". (Noiz kontsultatua: 2018-02-06).
- ↑ Deskiziados DZK. (2011-07-23). Subversion X - El Diablo Video Oficial. (Noiz kontsultatua: 2018-02-06).
- ↑ ThNo PuNk. (2009-11-10). Subversion X Niños Suicidas. (Noiz kontsultatua: 2018-02-06).
- ↑ ThNo PuNk. (2009-11-10). Subversion X Mil Maneras De Sucidarte. (Noiz kontsultatua: 2018-02-06).
- ↑ Sally Brown. (2012-06-17). Subversion X - Recuerdos para vomitar. (Noiz kontsultatua: 2018-02-06).
- ↑ Eder Reguera. (2010-04-10). Subversion X - Siete Balas. (Noiz kontsultatua: 2018-02-06).
- ↑ Ortan Beltza. (2014-07-25). SUBVERSION -X- Yo rockero quiero ser (Videoclip Oficial). (Noiz kontsultatua: 2018-02-06).
- ↑ (Gaztelaniaz) JABI Y LOS ROCKADICTOS DISCO SOLITARIO. (Noiz kontsultatua: 2018-02-04).