Sulaiman al-Mustain
Sulaiman al-Mustain | |||||
---|---|---|---|---|---|
1013 (egutegi gregorianoa) - 1016 (egutegi gregorianoa) ← Hisham II.a - Ali ibn Hammud al-Nasir →
1009 (egutegi gregorianoa) - 1010 (egutegi gregorianoa) ← Muhammad II.a al Mahdi - Hisham II.a → | |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Kordoba, X. mendea | ||||
Herrialdea | Al Andalus | ||||
Heriotza | Kordoba, 1016 ( urte) | ||||
Heriotza modua | heriotza zigorra: burugabetzea | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | aristokrata |
Sulaiman al-Mustain[1] edo Sulaiman ibn al-Hakam (arabieraz: سليمان الثاني) Kordobako bostgarren omeiatar kalifa izan zen bitan, 1009 eta 1010 artean eta 1013 eta 1016 artean.[2]
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Al-Hakam aita, Sulaiman aitona eta Abd ar-Rahman III.a birraitona izan zuen.
1009an mertzenario bereber eta Antso Garzeitz Gaztelakoaren laguntzari esker, Muhammad II.a al-Mahdiren aurka matxinatu zen. 20.000 laguneko bere armadak 1009ko azaroaren 1ean Alcoleako guduan irabazi,[3] eta hiriburua setiatu eta arpilatu zuen. Hixam II.a askatu eta handik egun gutxira kargutik kendu eta "al Mustain bi-llah" (Allahren laguntza bilatzen duena) izenondoa hartu zuen.
Muhammad II.a Toledora ihes egin eta 30.000 soldaduko armada eraiki zuen. Wahid jeneralak zuzendua, Muhammad II.ak Ramon Borrell kondeak zuzenduriko 9.000 katalanen laguntza ere izan zuen eta 1010eko maiatzean Sulayman Kordobatik eta tronutik bota zuen.[3]
Muhammad II.a apenas ez zuen denborarik tronua bereganatzeko, izan ere, urte bereko uztailaren 23an kordobar nobleen biltzarrak kargutik kendu eta erail zuen. Hisham II.ak tronua berreskuratu zuen.
Sulaiman, Algecirasen babesean zegoela, ez zuen Hixam aintzat hartu eta itsasartez haraindiko bereberren laguntzaz, gerra zibil sortu eta 1013ko maiatzaren 9an hiriburua konkistatu zuen. Hixam II.a erail eta bigarrenez (1013-1016) kalifa izendatu zuen.
Kalifa-herrian zeuden etniak (arabiarrak, bereberrak eta eslaviarrak) asetzeko, probintziak bere kontrolpean zuten leinuei boterea eman eta Sulaimanek Kordobakoa bereganatu zuen. Baina geroko taifa erresumen egitura honek ez zuen bere helburua bete eta 1016an Ceutako valia zen Ali ibn Hammud al-Nasirrek matxinatu eta uztailaren 1ean Kordoban sartu zen. Sulaiman erail eta bere burua kalifa izendatu zuen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskaltzaindia. (2016-09-30). (PDF) 181. araua: Erdi Aroko pertsona-izenak. Iruñea, 14 or..
- ↑ Altamira, Rafael. (1999). Il califfato occidentale. in: Storia del mondo medievale. II, 477–515 or..
- ↑ a b Bisso, José. (1869). Crónica de la provincia de Málaga. Madril: Rubio, Grillo y Vitturi, 82 or..
Artikulu hau Andaluziako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |