Sviatoslav I.a Kievekoa
Sviatoslav I.a Kievekoa | |||||
---|---|---|---|---|---|
945 - 972 ← Igor Kievekoa - Yaropolk I of Kiev (en) →
945 - 969 ← Igor Kievekoa - Vladimir I.a Kievekoa → | |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Kiev, 942 | ||||
Herrialdea | Kieveko Rusa | ||||
Heriotza | Dnieper Rapids (en) , 972ko martxoa (29/30 urte) | ||||
Heriotza modua | giza hilketa | ||||
Familia | |||||
Aita | Igor Kievekoa | ||||
Ama | Olga Kievekoa | ||||
Ezkontidea(k) | Predslava (en) | ||||
Bikotekidea(k) | ikusi
| ||||
Seme-alabak | ikusi
| ||||
Leinua | Rurik leinua | ||||
Hezkuntza | |||||
Hizkuntzak | Antzinako ekialdeko eslaviera | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | diplomazialaria eta politikaria | ||||
Zerbitzu militarra | |||||
Parte hartutako gatazkak | wars of Sviatoslav I of Kiev (en) | ||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Erlijioa | Slavic religion (en) | ||||
Sviatoslav I.a Kievekoa (ekialdeko eslavieraz, Святослав; antzinako eskandinavieraz: Sveinald Ingvarsson; c. 942 - 972ko martxoa) Kieveko Ruseko printze-gerlaria izan zen, Igor Kievekoaren eta bere emazte Olgaren semea.
Sviatoslav ospetsua da bere kanpaina militarrengatik; kanpaina horiek Ekialdeko Europako bi potentzia handiren erortzea eragin zuten: Khazaren erreinua, eta Inperio bulgariarra. Volgako bulgariarrak, alanoak, eta bestelako tribu eslaviarrak ere mendean hartu zituen, eta magyarrekin eta petxenegoekin aliatu zen.
Kieveko Rusan izandako agintaldiak hamarkada bat iraun zuen, eta Volgaren haranera, Estepa Pontikora eta Balkanetara berehalakoan hedatzea izan zuen ezaugarri.
Sviatoslav pagano izan zen bere bizitza osoan.
Borrokan hil zelako, haren konkistak ez ziren inperio gisa kontsolidatu, eta ondorengotza egonkorra ezartzen saiatzean izandako porrotak bere ondorengoen artean gerra zibila pitzarazi zuten.
Familia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sviatoslaven haurtzaro eta gaztaroari buruz ez dago ia daturik; Novgorodeko Ruseko agintean igaro zituen urte horiek. Bere aita, Igor, 942 inguruan asasinatu zuten, eta, ondorioz, Olga Kievekoa erregeorde izan zen, semea adinez nagusi izatera iritsi arte (963).
Sviatoslavek seme-alaba asko izan zituen, baina haren emazteen jatorriari buruzko datu zehatzik ez dago.
Kanpaina militarretara abiatu zenean, familiartekoak utzi zituen Printzerriko hiri garrantzitsuenetako erregeorde: Kieven, ama Olga, eta aurrerago, Yaropolk semea; Novgoroden Vladimir semea, eta Oleg semea drevlianiarren subirano.
Erregealdia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Tronuratu bezain pronto, Sviatoslav gerra egiten hasi zen Rusa Volgaren haranera eta Estepa Pontikora hedatzeko. Haren lorpen handia Khazariarren erreinua, mendetan eta mendetan Ekialdeko Europako potentzia handienetakoa izan zena, konkistatzea izan zen.
Heriotza eta ondorengotza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]972ean asasinatu zuten, eta haren heriotzak tentsio handiak eragin zituen semeen artean, baita gerra ere bi seme legitimoen artean. 977an, Vladimir semeak ihes egin zuen Novgorodetik Eskandinaviara, baina armada batekin itzuli zen, eta bere anaia Yaropolk hil zuen 980an. Kieveko Ruseko printze bihurtu zen Vladimir.