Edukira joan

TVPI

Wikipedia, Entziklopedia askea
TVPI
JabeaAtlantel
Emisio eremua Akitania
Hasiera data2001
EgoitzaBidarte (Lapurdi)
BaliagarritasunaLTD, Kablea
www.tvpi.fr

TVPI Baionako tokiko telebista da. Emititzen hasteko baimena 1999an jaso zuten eta urtebete beranduago interneteko webgunea zabaldu zuten. Programak frantsesez, euskaraz eta gaskoieraz emititzen dira.

Telebista katea Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoan ikusteaz gain Landetan ere aurki daiteke seinalea. 2008ko urrian LTDan emititzeko lizentzia lortzeko lehiaketa irabazi zuen.[1]

TVPI telebista kate pribatua da eta Sud-Ouest taldea akzioen % 40ren jabe da, horretarako "Atlantel" izeneko eskumendeko enpresa erabiliz.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]