Edukira joan

Tabakismo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ohar medikoa
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Tabakismo
Deskribapena
Motasmoking addiction (en) Itzuli, Tabakoaren eragina osasuneana, tobacco use (en) Itzuli, nikotinarekiko mendekotasuna
non-controlled substance abuse (en) Itzuli
EspezialitateaPsikiatria, medical toxicology (en) Itzuli
psikologia
Sortzen dufetal nicotine spectrum disorder (en) Itzuli
Identifikatzaileak
GNS-10Z72.0
GNS-9305.1
MeSHD014029

Tabakismoa tabakoa erretzeko menpekotasuna edo haren gehiegizko kontsumoa da. Gaixotasuna bera da, baina beste gaitz larriago batzuk ekar ditzake epe luzean, bereziki gaixotasun kardiobaskularrak (hauen eragilea da kasuen % 50 baino gehiagotan), birikako gaitz kronikoak (% 90) eta minbiziaren hamaika mota. Europan 1,2 milioi hildako inguru daude urtero honen guztiaren ondorioz eta espainiar estatuan 50.000 pertsona baino gehiago hiltzen dira, trafiko istripuek eta droga ilegal guztiek batera eragindakoa baino gehiago.

Kontsumoa antzinako garai eta zibilizazioetan hasi bazen ere, Europan ez zen sartu XVI. mendearen amaiera arte. Gaur egun 1-1,5 bilioi pertsona inguruk erretzen du munduan zehar, eta garapen bidean dauden herrialdeetan erretzaileen tasa handienak dituzte, eta bertan gertatzen dira heriotz guztien % 70 gutxi gora-behera. Herrialde garatuetan aldiz beheranzko joera dago azken urteotan. Gizonek emakumeek baino gehiago kontsumitzen dute gaur egun ere, eta adin tarte prebalenteena 30 eta 49 urte artekoa da.

Alde batetik Kardiopatia iskemikoa (miokardio infartu akutua) eta beste gaixotasun baskularrak eragitzen ditu tabakismoak, istripu zerebrobaskularrak eta hankak bereziki kaltetzen dituzten arteriopatia periferikoak (Buerger-en gaixotasuna) tartean.

Bestela, minbiziarekin ere oso lotuta dago, batez ere birikako minbizia (kasu guztien % 95 eragiten ditu) baina beste batzuk ere bai, laringe, hestegorri, pankrea eta puxikakoa.

Hirugarren esparru nagusia Biriketako Gaixotasun Buxatzaile Kronikoa da, Enfisema eta Bronkitis kronikoa alegia.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]