Edukira joan

Tatiana Kazankina

Wikipedia, Entziklopedia askea
Tatiana Kazankina

(2019)
Bizitza
JaiotzaPetrovsk1951ko abenduaren 17a (72 urte)
Herrialdea Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
 Errusia
Hezkuntza
HeziketaSan Petersburgoko Estatu-Unibertsitatea
Hizkuntzakerrusiera
Jarduerak
Jarduerakdistantzia erdiko korrikalaria eta ekonomialaria
Atletismoa
Kirol diziplinak distantzia ertaineko lasterketa
Errekorrak
Berezitasuna Irizpidea Data M
Q130210587 Itzuli1980ko uztailaren 30a239,12
Q130210587 Itzuli1980ko abuztuaren 1a236,56
Marka pertsonalak
Berezitasuna Lekua Data M
 
Pisua47 kilogramo
Altuera162 zentimetro
Jasotako sariak

IAAF: 14359080 Olympic.org: tatiana-kazankina Edit the value on Wikidata

Tatiana Vasilievna Kazankina (errusieraz: Татья́на Васи́льевна Каза́нкина; Petrovsk, Errusiako SESF, 1951ko abenduaren 17a) iraupen ertaineko lasterketetan aritzen zen sobietar atleta ohia da. 1970eko hamarkadaren amaieran eta 1980ko hamarkadaren hasieran munduko zazpi errekor hautsi eta Olinpiar Jokoetan urrezko hiru domina irabazi zituen[1].

1500 metroko lasterketa 4 minuturen azpitik egin zuen lehenbiziko emakumea izan zen (1976). 1980ko abuztuan 3:52,47an utzi zuen 1500 m-ko munduko errekorra, eta distantzia hori Paavo Nurmik baino lasterrago egin zuen aurreneko emakume bilakatu zen. Bere kirol ibilbidea bat-batean amaitu zen 1984ko irailean, dopinaren aurkako kontrol bat egiteari uko egin ziolarik. Arau hauste horregatik 18 hilabeteko zigorra ezarri zioten eta ez zen pistetara itzuli[2].

Lortutako sari nagusiak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Olinpiar Jokoak
Urrea 1976ko Udako Olinpiar Jokoak (Montreal) 800 metroko lasterketa
Urrea 1976ko Udako Olinpiar Jokoak (Montreal) 1500 metroko lasterketa
Urrea 1980ko Udako Olinpiar Jokoak (Mosku) 1500 metroko lasterketa
Munduko Atletismo Txapelketa
Brontzea 1983ko Munduko Atletismo Txapelketa (Helsinki) 3000 metroko lasterketa

Markarik hoberenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Tatyana Kazankina 2012. Encyclopædia Britannica Online. Retrieved 14 August, 2012
  2. Tatyana Kazankina Sports-reference.com

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]