Teiglin
Teiglin Tolkienen legendarium ospetsuko ibai bat da, idazlearen hil ondorengo lana den Silmarillionen agertzen dena. Ibai honen ibilbidea Mendebaldeko Beleriandetik igarotzen da eta garrantzi handia du Silmarillionen kontatzen den Túrin Turambarren istorioan.
Etimologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bere izenaren itzulpenak zailtasunen batzuk ditu: Ilkorin jatorriko hitz bat da "Taiglin" (Silmarillionen Teiglin bezala agertzen da) "sakona" esan nahi duen taig elementuak osatua. Hitz honen erroari dagokionez taig taikatik datorrela adierazten da, TÂ eta AIKAren nahasketa bat, baina AIKA ez da Etimologietan agertzen, eta bai existitzen da quenyazko aika hitza, esanahi berarekin eta erro bezala AYAK duena. Ibaiaren izena osatzen duen beste elementua lin da "aintzira" esanahiarekin, LIN1 erroa; izena "Aintzira Sakona" bezala itzultzen delarik. Baina arazoa izen hau sindarinezkoa izatera pasa zenean... Tolkienek oso modu ezberdinean interpretatu zuen: Elementuak (antzinako sindarinez?) taika (mugakoa) eta linde (abeslaria/abesten) azken hau "soinu zurrumurrutsu bat egiten zuten ibilbide azkarreko ibai askorena" bezala erabiliz (GJ:361). Hau da, sindarinez taeg (Ilkorinezko elfoera primitibozko _ai_tik Noldorineko _ae_ra) "ertza", "muga"; eta lin elementua, baina LIN2 errotik datorrena. Izen aldaketa honen azalpena ez dago argi, baina argitaratutako mapen arabera, ibaia Brethil basoaren muga da eta gainera Silmarillionen erreferentzia ugari dago uren "zurrumurru"ari buruz.
Ibilbidea eta toki garrantzitsuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ered Wethrin mendietan jaiotzen zen eta hegoekialderantz jaisten zen, mendebaldetik ia osorik inguratzen zuelarik Brethil basoa. Malduin eta Glithui ibaien urak jasotzen zituen. Biak ekialderaxeago jaiotzen ziren, hauek ere Ered Wethrin mendietan. Bere erdialdeko ibilbidean Zelebros edo "Zilarrezko Euria" izeneko errekaztoaren urak jasotzen zituen, Brethiletik Dimrost edo "Eskailera Euritsua" bezala ezagutzen ziren urjauzi eder batzuetan, ondoren Nen Girith edo "Astindutako Ura" deituak izan zirenak.
Teiglinen bidegurutzeak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ibaia bere ibilbidearen zati handi batean zehar zintzur eta sakanetatik zihoan, eta beraz ez zen batere erraza zeharkatzea; baina Brethil basoaren hegomendebaldean ibaia zeharkatzeko erabil zitekeen ibi bat zegoen, "Teiglinen bidegurutzeak" bezala ezagutzen zena; bertatik igarotzen zen Nargothrond eta Minas Tirith elkartzen zituen Hegoaldeko Bide zaharra.
Haudh-en-Elleth
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gurutzaketa horietatik gertu, Finduilas Nargothrondekoa elfo dontzeilaren tumulua zegoen, Haudh-en-Elleth edo "elfo dontzeilaren tumulua" bezala ezagutzen zena.
Cabed-en-Aras
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gurutzeetatik hegoalderaxeago eta Nen Girithetik gertu ibaiak bere emaria Cabed-en-Aras izeneko zintzur sakon batean isurtzen zituen. "Ekialdeko zatia berrogei oin inguruko amildegi malkartsu bat zen, biluzia, baina tontorrean zuhaitzez koroatua; beste aldetik ertza leunagoa eta txikiagoa zen, zuhaitz zintzilikariez eta sastrakez betea, baina bi ertzen artean ura bortizki erortzen da harkaitzetan..." (Quenta Silmarillion 21. atala). Han Túrinek Glaurung herensugea hil zuen eta han bota zuen Niënorrek bere burua hiltzeko. Esaten denez inork ez zuen sekula gehiago tokia begiratu eta bertan ez zen zuhaitzik hazi, eta Cabed Naeramarth deitua izan zen, "Patu izugarriaen pasabidea".
"Teiglinen Sakonune"etan ibaiak kurba sakon bat egiten zuen ekialderantz, Sirion ibaian bere urak isuri arte, Nivrim basoaren iparraldeko muga eta Brethil basoaren hegoaldekoa eratuz.