Teontzi
Teontzia tea (edo beste infusio batzuk) irakiteko ontzia da, bero-iturri bat zuzenean aplikatuz. Ondoren, katilu edo edalontzietan zerbitzatzeko erabiltzen den ontzia ere bada. Metalezko, portzelanazko, lozazko edo buztinezko ontzi bat izan ohi da, estalkiz eta barruko edo kanpoko iragazkia duen moko batez hornitua. Ontzi mota horretan, tearen hostoak zuzenean edo te-poltsa baten bidez gehi daitezke; jarraian ura bota eta ura berotu edo irakin arte itxaroten da, te edo infusio motaren arabera.
Motak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erabili den materialaren arabera, hainbat motatan sailka daitezke, bakoitza bere ezaugarriekin.
Metalezkoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Metalezko teontziak denbora luzez irauteko eta oso erabilera jarraia emateko eginak daude. hala ere, tea metalaren zaporea hartzen duen arazoarekin topo egin dezakezu.
Portzelanazkoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Denbora luzean tea bero mantentzen dute. Oso diseinu tradizionalekoak izan ohi dira eta kontu handiz ibili behar da, oso hauskorrak direlako.
Zeramikazkoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zeramikak, beste material mota batzuek ez bezala, ez du uzten teontziak zuzenean sutan jartzen. Horregatik, mota hori erabiltzen da tea jalkitze uzteko, sutan berotu ondoren. Oso kontuz ibili behar da haiekin, oso material hauskorra baita.
Beirazkoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Beirazkoek te prozesua uneoro behatzeko aukera ematen dute.
Altzairu herdoilgaitzezko eltzeak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Altzairua gogorra izanik, teontzia erori edota kolpe asko hartu arren, ez da hondatzen. Diseinua guztiz desberdina da: ez dute teontzi tradizionalen antzik.
Buztinezkoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Haien materiala berezi samarra da. buztina oso porotsua denez, usainak eta zaporeak bertan geratzen dira. Hori zale askorentzat gauza ona da, zapore bakoitzerako buztinezko teontzia erabiltzen baitute.