Théophile de Viau
Théophile de Viau | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Port-Sainte-Marie, 1590eko apirila |
Herrialdea | Frantzia |
Lehen hizkuntza | frantsesa |
Heriotza | Paris, 1626ko irailaren 25a (36 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | itzultzailea, idazlea, poeta eta antzerkigilea |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Mugimendua | Literatura barrokoa |
Izengoitia(k) | Théophi |
Théophile de Viau frantses poeta izan zen (Clairac, 1590 – Paris, 1626ko irailaren 25a).
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hogei urte zituenean Parisa joan zen, eta zenbait jaun garrantzitsuren zerbitzari egon zen han. Higanota zen, eta Cabinet sátirique obra argitaratu zuenean Montmorency dukearen babesari uko egin behar izan zion. Bi urte geroago, katoliko eginik, kondearen zerbitzupean egon zen berriro ere. 1623an Legebiltzarrera eraman zuten beste satira bat argitaratzeagatik, eta hiltzera kondenatu zuten. Herbehereetara ihes egiten saiatu zen, baina atxilotu eta erbestera bidaltzeko kondena jaso zuen. Presondegitik atera, eta handik gutxira hil zen. 1623-1625. urteetan argitaratutako hiru poesia-bildumetan egileak idatziriko poesiez gainera Piramo eta Tisbe tragedia jasotzen da.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.