Thaliacea
Itxura
Thaliacea | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Azpierreinua | Bilateria |
Filuma | Chordata |
Subfilum | Tunicata |
Klasea | Thaliacea Nielsen, 1995
|
Azpibanaketa | |
Taliazeo (Thaliacea) kordadunen edo tunikadunen phylumeko izen bereko klaseko uretako animaliez esaten da. Planktona osatzen duten animaliak dira eta urak eramanda ibiltzen dira inon itsatsi gabe. Zilindro itxurako gorputz gardena dute, kordadunen ezaugarririk ez duena, esateko, enbrioi egoeran bakarrik izaten baitute “korda”. Bi zulo nagusi dituzte, ahokoa eta uzkikoa, baina zakatz itxurako beste zulo txikiak ere badituzte ura iraganaraziz janaria iraizteko. Gorputzean eraztun modura eratuak dituzte giharrak.
Taxonomia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Pyrosomida ordena
- Pyrosomatidae familia
- Pyrosoma generoa
- Pyrostremma generoa
- Pyrosomatidae familia
- Doliolida ordena
- Doliolidae familia[1]
- Anchina generoa
- Dolioletta generoa Borgert, 1894
- Doliolina generoa Garstang, 1933
- Dolioloides generoa Garstang, 1933
- Doliolum generoa Quoy & Gaimard, 1834
- Doliopsis generoa
- Doliolidae familia[1]
- Salpida ordena
- Salpidae familia
- Brooksia generoa
- Cyclosalpa generoa
- Helicosalpa generoa
- Ihlea generoa
- Pegea generoa
- Ritteriella generoa
- Salpa generoa
- Soestia generoa
- Tetys generoa
- Thalia generoa
- Traustedtia generoa
- Weelia generoa
- Salpidae familia
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2014-1-20 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Doliolidae World Register of Marine Species. Retrieved 2011-11-17.