Thea von Harbou
Thea von Harbou | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Tauperlitz (en) , 1888ko abenduaren 27a |
Herrialdea | Alemaniar Inperioa Hirugarren Reicha Weimarko Errepublika Mendebaldeko Alemania |
Lehen hizkuntza | alemana |
Heriotza | Mendebaldeko Berlin, 1954ko uztailaren 1a (65 urte) |
Hobiratze lekua | Friedhof Heerstraße |
Heriotza modua | istripuzko heriotza: falling from height (en) |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Rudolf Klein-Rogge (mul) (1914 - 1920) Fritz Lang (1922ko abuztuaren 26a - 1933ko apirila) |
Bikotekidea(k) | ikusi
|
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | alemana |
Jarduerak | |
Jarduerak | film-zuzendaria, gidoilaria, idazlea, zientzia-fikzio idazlea, zinema aktorea eta antzerki aktorea |
Enplegatzailea(k) | Berlingo Unibertsitate Librea |
Genero artistikoa | zientzia-fikzioa |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | Alemaniako Langile Alderdi Nazionalsozialista |
|
Thea Gabriele von Harbou (Tauperlitz, 1888ko abenduaren 27a; Berlin, 1954ko uztailaren 1a) Alemanian jaiotako idazle, aktore, zinemarako gidoilari eta zuzendaria izan zen. 1905ean eman zuen argitara bere lehen literatur lana, eta aldi berean ekin zion aktore lanari. 1914an Rudolf Klein-Rogge aktore eta zuzendariarekin ezkondu zen. 1920koa da bere lehen zinemarako gidoia, Das Indische Grabmal filmerako sortutakoa, Fritz Langekin batera idatzia. 1922an Lang senar bilakatu zitzaion eta hurrengo urteetan bikoteak batera ekin zion lanari. Langek Alemanian sortu zituen lanetan Thea aritu zen gidoilari. Hor dira, esaterako, Dr. Mabuse Der Spieler, Die Nibelungen: Siegfried, Die Nibelungen: Kriemhilds Rache, Metropolis edo M filmetarako batera idatzitako gidoiak. Beste zuzendari batzuen lanetan ere hartu zuen parte: Joe May (Die Heilige Simplizia, 1920), Robert Dinesen (Der Leidensung der Inge Krafft, 1920; Die Frauen von Gnadenstein, 1920) eta, batik bat, Friedrich Wilhelm Murnau (Der Brennende Acker, 1922; Phantom, 1922; Die Austreibung, 1923; eta Die Finanzen des Grossherzogs, 1923). 1932an, Adolf Hitler gobernura ailegatu baino urte bete lehenago, nazien alderdian eman zuen izena eta Lang laga zuen; berau atzerrira joan zen. Bigarren Mundu Gerra amaituta preso hartu zuten aldi baterako. 1950eko hamarkadaren hasieran hiru filmetarako gidoiak egin zituen; hil bitartean hitzaldiak eman zituen.
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Die nach uns kommen (Ein Dorfroman). Stuttgart, Berlin 1910
- Der Krieg und die Frauen. Stuttgart, Berlin 1913
- Die Masken des Todes. Stuttgart, Berlin 1915
- Der unsterbliche Acker. Ein Kriegsroman. Stuttgart, Berlin 1915
- Die Flucht der Beate Hoyermann. Berlin 1916
- Der belagerte Tempel. Berlin, Viena 1917
- Adrian Drost und sein Land. Berlin, Viena 1918
- Das indische Grabmal. Berlin eta Viena: Ullstein 1918
- Legenden. Berlin 1919
- Die unheilige Dreifaltigkeit. Heilbronn 1920
- Das Haus ohne Tür und Fenster. Berlin 1920
- Das Nibelungenbuch. Munich: Drei-Masken-Verlag 1924
- Die Insel der Unsterblichen. Berlin 1926
- Metropolis. Berlin 1926
- Mann zwischen Frauen. Novellen Leipzig 1927
- Frau im Mond. Berlin 1928
- Spione. Berlin 1928
- Liebesbriefe aus St. Florin. Leipzig 1935
- Aufblühender Lotus. Berlin 1941
- Gartenstraße 64. Berlin 1952
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Thea von Harbou |
- (Ingelesez) Thea von Harbou IMDB atarian