Tlazolteotl
Tlazolteotl (nahuatlez "Zikinkeriaren Irenslea") mexika mitologian lurra, sexua eta jaiotzaren jainkosa da. Mundutik bekatua ezabatzen zuen jainkosa eta sexualitatearekin gehien lotutako jainkosa zen. Ilargiarekin lotuta zegoen.
Irudikapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kodexetan azteken erditzeko ohiko posturan irudikatzen zen, edo batzuetan kaka egiten lizunkeria bekatuak kakarekin sinbolizatzen baitziren.
Beste kodex batzuetan "deabruaren erroa" eusten agertzen da, ezmoraltasunarekin lotuta dagoen edaria den pulkearen eraginak indartzeko eta erditzeko minak arintzeko erabilitako landearea.
Sinesmenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]"Zikinkeriaren irenslea" bezala ezagutzen zen hil zorian zegoen jendea bisitatzen zuela uste baitzen.
Tlazolteotl jainkosak azteka gizartean emakumetasunari buruzko balio moral batzuen kontraesanak agertzen zituen: sufrimendua zekarren sexu bidezko gaixotasunekin eta hauek medikuntzarekin sendatzen zituen, sexu desbideraketak inspiratzen zituen eta aldi berean horiek barkatzeko ahalmena zuen, eta guzti hau ugalkortasunaren eta erditzearen jainkosa, medikuen patroia eta aldi berean eromena zekarren jainkosa krudela izanik.
Beste jainkosa batzuk
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Toci ("Jainkoen Amona") gaixoen sendatzailea
- Yohualticitl ("Gaueko emagina")
- Mictecacihuatl ("Heriotzaren Dama") Mictlan behe munduko erregina
- Coatlicue ("Sugezko gonaduna"). Emankortasuna, heriotza eta birsortzea sinbolizatzen zituen. Aztekek birjintzat hartzen zuten. Tonantzin ere deitua ("Gure Ama Gurtua")
- Xochiquetzal, Quetzalcoatlen maitale ederra, erditzearen eta jaiotzaren emagina.
- Itzpapalotl, jainkosa azteka bat, aldi berean atso jakintsua eta sorgin boteretsua.