Edukira joan

Trinidad

Koordenatuak: 10°27′38″N 61°14′55″W / 10.460555555556°N 61.248611111111°W / 10.460555555556; -61.248611111111
Wikipedia, Entziklopedia askea
Trinidad
Datu orokorrak
Mendirik altuenaEl Cerro del Aripo (en) Itzuli
Garaiera940 m
Motauharte
Luzera140 km
Zabalera97 km
Azalera4.768 km²
EponimoaHirutasun
Geografia
Map
Koordenatuak10°27′38″N 61°14′55″W / 10.460555555556°N 61.248611111111°W / 10.460555555556; -61.248611111111
UTC orduaUTC−04:00
Honen parte daHaizealdeko uharteak
Antilla Txikiak
Estatu burujabe Trinidad eta Tobago
Ur-gorputzaKaribe itsasoa
Leku geografikoaAntilla Txikiak
Artikulu hau Karibeko uharteari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Trinidad (argipena)».

Trinidad[1] Karibe itsasoan dagoen uhartea da, Trinidad eta Tobago eta Antilla Txikien handiena. Trinidad Venezuelako ekialdeko kostaldetik hamar kilometrora dago. Uharteko eta herrialdeko hiriburua, Port-of-Spain, ipar-ekialdean dago eta bigarren hiri nagusia, San Fernando, hego-mendebaldean.

Kristobal Kolonek 1498ko uztailaren 31n bere hirugarren bidaian aurkitu zuen Trinidad. 1530ean Espainiak, Antonio Sedeño buruzagi zela, uhartea okupatu eta Trinidadeko probintzia sortu zuen, baina bertokoen jarrera bortitzaren eraginez, bi urte geroago utzi zuen.

Gero espainiarrak itzuli ziren, 1596an Trinidad Guyanako probintzian administratu zuten eta 1777an Venezuelari lotu zioten. 1797, Erresuma Batuak uhartea konkistatu zuen, 1640an Herbehereek eta 1677an Frantziak kale egin ondoren.

1802ko Amienseko Itunaren arabera, Espainiak britainiarren jabetza onartu zuen.

Trinidad Trinidad eta Tobagoko 23 uharteetatik handiena da eta biztanle gehien dituena: 4.769 km²-ko azalera du eta 10º3' I 60º55' M eta 10º50' I 61º55' M koordenatuen artean dago.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]