Edukira joan

Tripuntu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Vaalserberg: Alemania, Herbehereak eta Belgika arteko tripuntua.

Tripuntua edo muga hirukoitza puntu geografiko bat da, non hiru herrialde edo entitate azpinazionalen lurreko mugak elkartzen diren. Oro har, nazioarteko 157 tripuntu daude, horietako asko zedarri izeneko seinalamendu bereziekin edo monumentuekin markatuta.

Zenbat eta auzo-herrialde gehiago izan, orduan eta tripuntu gehiago izaten ditu. Txina (hamalau) eta Errusia (hamabi) dira zerrendaburuak. Europan, Austriak bederatzi ditu. Madagaskar eta Japonia bezalako uharteetako herrialdeek ez dute horrelakorik, ez baitute lurreko mugarik. Era berean, herrialde bakar batekin muga egiten duten Portugal eta Danimarka bezalako herrialdeek ere ez dute horrelako punturik. Estatu Batuek, elkarren ondoan dauden bi herrialde izan arren, ez dute nazioarteko tripunturik, baina bai bat baino gehiago beren estatuen artean.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Geografia Artikulu hau geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.