Edukira joan

Twin Melody

Wikipedia, Entziklopedia askea
Twin Melody
Datuak
Discogs: 8097963 Edit the value on Wikidata

Twin Melody Aitana Etxeberria eta Paula Etxeberria (Ordizia, 1997) ahizpa bikiek osatzen duten taldea da. Interneteko eduki sortzaileak eta musikariak izateagatik dira ezagunak.

Film musikal bat ikusi ondoren piztu zitzaien abeslari izateko grina.[1] Oso gaztetatik Youtubeko kanal bat sortu eta abesti ezagunen bertsioak internetera igotzen hasi ziren eta bost urtean miloitik gora jarraitzaile lortu zituzten.[2] Musika Eskolan ikasiak ziren; Paulak pianoa aukeratu zuen eta Aitanak txistua.[3] 16 urterekin euren abesti propioak sortzen ere hasi ziren eta 2018an Twin Melody diskoa kaleratu zuten Sony diskoetxearekin.

Benetako ospea TikTok plataformak eman zien 23 urterekin. Sare sozial horretan bideo laburrak igotzen dituzte, dantza eta challenge (erronka) tipikoak eginez, baina batez ere coverrak egiten jarraitzen dute. Milioika jarraitzaile dituzte eta arrakasta horrek "TikTok-eko erregina" izena ere eman die.[4]

Internetez gain, telebistan ere aritu dira: 2014an ETB 1eko A ze banda! lehiaketa irabazi zuten[5] eta, aktore gisa, kate bereko Go!azen! saio musikalak Euskal Herriko gaztetxoen artean ezagun bihurtu zituen 2016an. 2015ean, Telecinco Espainiako katean ere Caza Stars izeneko lehiaketa irabazi zuten eta horrek Alejandro Sanzen kontzertu bateko hasierako abeslari izateko aukera eman zien. Azken urteetan, Telecincoko La Voz saioan, Antena 3ko El Hormigueron eta Disney Channeleko Bia telesailean aritu dira.[6]

2019an Momentos soña2 liburua argitaratu zuten.

2020ko Gaztea Sarietan urteko pertsonaia aukeratzeko izendatuen artean egon ziren, Itziar Ituñorekin, "El Conquis"eko Mikel Perezekin eta Orioko arraunlariekin batera.[7]

2023an 'Sayonara' abestiarekin Benidorm Fest-en lehiatu ziren, Eurovision jaialdirako Espainiako ordezkaria aukeratzeko lehiaketan. Gazteleraz, frantsesez eta ingelesez egiten dute abestian, eta euskarazko hitz batzuk ere sartu dituzte: “bat bi hiru, bat bi hiru lau”. Ordiziarrek ez zuten finalerako sailkatzea lortu eta jaialdiaren ondoren, sare sozialetan komentario toxikoak jaso zituztela salatu zuten, lehiakideen osasun mentala zaintzeko deia eginez.[8]

Lau hizkuntza hitz egiten dituzte (euskara, gaztelania, frantsesa eta ingelesa), Magisteritza ikasi dute eta katoliko fededunak dira.[9]

  • Twin melody (2018, Sony)
  • It Was Beautiful (2015)
  • If I Want You (2017)
  • Siempre eras tú (2017)
  • We Are (BSO - Twin Melody Party) (2018)
  • Fondo de pantalla (CD9-rekin batera) (2018)
  • Alguien como tú (Izan Llunas-ekin) (2020)
  • No soy tuya (Víctor Pérezekin) (2021)
  • Contigo no es tarde (2021)
  • Roast Yourself 2 (Soy más fuerte) (2021)
  • Ciao (Emma Muscat-ekin) (2022)
  • Mi realidad (Rayco-rekin) (2022)
  • Sayonara (2022)
  • A ze banda! (2014) (ETB1)
  • CazaStars (2015) (Telecinco)
  • Go!azen 3.0 (2016-2017) (ETB1)
  • La voz (Telecinco)
  • El Hormiguero (2020-2022) (Antena 3)
  • BIA (2. denboraldia) (2020) (Disney Channel)

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Armendariz, Alaitz. «Musikan bidea eginez» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-02-05).
  2. Insausti, Izaro. (2018-12-07). ««Txikitatik desio genuena egiten ari gara; une hau aprobetxatu behar dugu»» Goierriko Hitza (Noiz kontsultatua: 2023-02-05).
  3. (Gaztelaniaz) telecinco.es. (2015-08-08). «Así son 'Twin Melody', las ganadoras de 'Caza Stars', que telonearán a A. Sanz» Telecinco (Noiz kontsultatua: 2023-02-05).
  4. (Gaztelaniaz) «Las Twin Melody, las reinas del Tik Tok» RTVE.es 2021-03-24 (Noiz kontsultatua: 2023-02-05).
  5. Berria. «Twin Melody bikoteak irabazi du ETBko 'A ze banda!'» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-02-05).
  6. «Twin Melody ordiziar bikoteak Benidorm Festen parte hartuko du Eurovisionera heltzeko asmoz» EITB 2022-10-26 (Noiz kontsultatua: 2023-02-05).
  7. «Urteko pertsonaia: Itziar Ituño, Twin Melody, Orioko arraun taldea eta Mikel Perez» EITB 2020-10-22 (Noiz kontsultatua: 2023-02-05).
  8. SL, TAI GABE DIGITALA. (2023-02-01). «Twin Melody ordiziarren «toxikotasunaren» salaketa bolo-bolo ibili da, Benidormetik hasita» naiz: (Noiz kontsultatua: 2023-02-05).
  9. (Gaztelaniaz) «Twin Melody, las gemelas que triunfan en «El Hormiguero»: «La fe católica nos hace felices, y por eso la compartimos»» La Voz de Galicia 2022-05-18 (Noiz kontsultatua: 2023-02-05).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]